SGAEren tirania

SATA disko gogorra
SATA disko gogorra. cc-by DeclanTM. Flickr.


.

Aurreko emakumeari, sarrailagile batengana jotzeko aholkatuz, saltzaileak azkar esan zion agur. Hurrengo bezeroak SATA disko gogor txiki bat erosi behar zuen, “bere” enpresarako, informatikalaria nonbait. Diskoagatik 54 bat euro eskatu zizkioten. Ebayn askoz merkeago zeudela baina tira, presaz zebilela esan zion saltzaileari erosleak, eta berak ez zuela ordainduko, beraz berari bost. Hitz egiten zuten moduagatik aspaldiko lagunak edo ezagunak behintzat bazirela argi zegoen. Saltzaileak diskoak berez 40 euro baino gutxiago balio zuela aitortu zion baina 14 euro SGAErentzat izango zirela. Horraino ez nintzen gehiegi harritu. Elizak hamarrena, hauek laurdena, historia ez duk amaitu

Harrigarriena hurrengoa izan zen, erosleak, diskoa bere motorrean eroateko, (kaskoa zeukan galtzarbean), dokumentu bat sinatu behar zuen. Izen-deiturak eta NAO zenbakia idatzi beharĀ  letra txiki pilo bat zeukan lauki baten azpian… (Dokumentu osoa gaztelania hutsean, dena esan behar). Erosleak, praka jaisteari buruzko ulertu ez nizkion hitz batzuk marmarkatuta, azkar bete zuen dokumentua, sinatu, ordaindu eta alde egin zuen.
Nire txanda zen. Bilbo jaietan dagoela gogoratu eta entzuteko presa sentitu nuen.