Sare sozialak: profilak gotortzeko hiru ohar
Sare sozialak
Sare sozialak erabiltzen ditugu gehienok, eta askotan geure segurtasuna eta intimitatea arriskuan egon daiteke. Bereziki interesgarriak iruditu zaizkigu Azkue Fundazioak zabaldutako ohar hauek, sinpleak izan arren badaukatelako beren eragina.
Sare sozialak erabiltzen hasten garen unetik, gure segurtasuna arriskuan dago. Horietatik, gutxienekoak izaten dira oso larriak, baina adi egon behar dugu gure segurtasuna babesteko. Ez dira bakarrik famatu edo pertsonaia publikoen profilak eraso gehien jasaten dituztenak. Adi egon, beraz. Hemen aurretiaz har ditzakezun hiru neurri.
Sare sozialetako birus eta malware-aren azterketa egin
Egun badaude anti-birus eta anti-malware programak, sare sozialetako profilak aztertzen dituztenak baita ere. Hauek profilen mezu, iruzkin eta esteken ikerketa egiten dute.
Arreta berezia jarri pasahitzak sortzerakoan
Pasahitzak behintzat 8 karakteretakoak izatea gomendatzen ohi da; eta hauetan letra handiak, arruntak, zenbakiak eta karaktere bereziak nahasten badira, askoz hobeto.
Pasahitz sendoagoak sortzeko oinarrizko baldintzeu buruz behin baino gehiagotan mintzatu gara blog honetan. Hemen gaia landu genueneko artikulua.
Galdera/erantzun sekretuetan ez sartu informazio pertsonalik
Hau sarritan egiten dugun akatsa da. Segurtasun galderak ohikoak dira zenbait sare sozial eta programetan, ahaztu egiten badugu pasahitza berreskuratu ahal izateko, ekintza bereziak burutzeko, eta abar.
Baina segurtasunerako galdera horiek aho biko ezpata bilakatzen dira: galdera-erantzun horietarako informazio orokorregiak ezartzen baditugu, ez du ezertarako balio. Adibidez, zure amaren izena jartzea eta zure ama izatea zure Facebookeko laguna; edo zure etxeko maskoten izena, eta edonork ezagutzen duen datua da hori.
Beraz, galdera konplexuagoak ezartzea komeni da.
Hiru ohartxo besterik ez dira, baina lasai eta batez ere seguruago ibiliko gara. Kontutan izan!