Gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bateko kide zara? Eman izena PuntuSoziala egitasmoan ostirala bitarte

Eman izena PuntuSoziala egitasmoan –

TaPuntu Kooperatibak Puntu Soziala egitasmoa sortu zuen urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu baten sareko presentzia hobetzeko. Zabalik da bigarren edizioan izena-emateko epea urriaren 6a bitarte.

TaPuntu kooperatiban, irabazi asmorik gabe, urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratzen dute, hau saritu eta sarean duen presentzia indartzeko helburuz. Gizarteko edozein arlotan eragin positibo bat duen norbanako, elkarte edo enpresa batek lor dezake urtebeteko sari hau.

Aukeratzen den proiektu sozialak bere zabalkuntzan dituen arazoak aztertuko dira TaPunturen eskutik, zailtasun eta erronkak identifikatuz. Aurrera begirako aukerak atzeman eta hauek lortzeko estrategia garatuko dute. Amaitzeko, urtebeteko plangintza bat osatuko dute elkarrekin. Proiektuak TaPunturen zerbitzuak doan jasoko ditu eta, behar izanez gero, eragile gehiagoren elkarlana gauzatuko da.

Puntu Soziala 2016-2017

Lehengo urtekoa izan zen lehen edizioa eta hamalau proiektuk aurkeztu zuten euren hautagaitza. Horien artean, Basherri Sarea, Gipuzkoako kontsumo talde eta kooperatiba ekologikoen sarea, izan zen aukeratua. Urtebeteko doako lanketan zehar beraien helburuak azaltzeko bideo korporatiboa, sare sozialen estrategia, hauen inguruko formazioa eta e-mail marketin kanpainak egiteko formazioa jaso dute.

Honako bideoan laburbildu dugu Puntu Soziala 2016-2017 izan dena eta edizio berriko izen-ematearen inguruko informazioa:

Parte hartzeko

Egitasmo honetan izena emateko bidea PuntuSoziala.eus web-orria da. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 6tik urriaren 6ra artekoa izango da. Hiru finalista aukeratu ostean, proiektuaren irabazlea urriaren 13an iragarriko da, eta hortik aurrera hasiko da proiektu aukeratuaren online presentziaren urtebeteko lanketa.

TaPuntu Kooperatiba

TaPuntu kooperatiba e-marketing, formazioa, diseinua grafikoa eta multimedia zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa gaztea da. Kooperatibaren metodologiak bezeroen online nortasuna modu integralean lantzen du, horretarako beharrezkoak diren ekintzak gauzatuz. Kooperatibari buruzko informazio gehiago, eta orain arteko ibilbidea ezagutzeko: tapuntu.eus

Egitasmoak PuntuEUS Fundazioaren laguntza izango du.


Informazio gehiago:
Mikel Olaiz · 691 166 409 · www.puntusoziala.eus· info@puntusoziala.eus·
twitter.com/puntusoziala · facebook.com/puntusoziala

Gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bateko kide zara? Eman izena PuntuSoziala egitasmoanGizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bateko kide zara? Eman izena PuntuSoziala egitasmoan