Idatzi zure gutuna Olentzerori “Olentzerori gutuna” mugikor aplikazioaren bidez
Asoma Proyectos Digitales S.L. enpresak bere mugikorrentzako aplikazio berria “Olentzerori Gutuna” aurkezten du.
Olentzero modernizatu egin denez, orain bere opari zerrenda aplikazio honen bidez jaso dezake. Hori bai, lehenengoz urtean zehar ondo portatu garela frogatu behar du. Zintzo izan bagara gure nahiak beteko ditu!
Horretaz gain, musika entzun bitartean, Olentzeroren kanta abestea posiblea da. Nobedade hau asko gustatu zitzaion Durangoko Azokako publikoari.
Aplikazio hau Android 2.2 bertsiotik aurrera daukaten mugikorrentzako guztiz dohainik deskargatu daiteke Google Play-ko hurrengo helbide honetan:
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.olentzero.asoma
RT @zuzeu: Idatzi zure gutuna Olentzerori “Olentzerori gutuna” mugikor aplikazioaren bidez http://t.co/uomE29jv
RT @zuzeu: Idatzi zure gutuna Olentzerori “Olentzerori gutuna” mugikor aplikazioaren bidez http://t.co/uomE29jv
Olentzero, ez gara ondo portatu, daramagu 501 urte etxeko lanak egin barik. Beraz oso zintzoak ez gara izan. Hala ere gurekin inplikatzea eskatuko nizuke. Zertarako? Herri honi, gure herriari, deskolonizazio mentala ta ez dugun egin beharrik laguntzeko. Dakizun bezala bi estatu faxistak ta bortizaileak inbaditu gintuzte orain dela 960 urte. Nola demontre 960 urte pasa ez gero erresistenziako bidean jarraitzen al dugu? Gurea euki genuelako, alta eman genion 824garren urtean, ta ez dugulako besterik euki nahi. Konturatuko zaren bezala, Estatu hori oraindik han bizirik dago, bestela ez zenuen eskutitz hau jasoko. Behar duguna hemendik aurrera da batasuna lortzea. Zer batasun mota? Gure herriarena. Nortzuk dira gure herritartekoak? Estatua erreskuratu nahi dugunak ta hortarako alegin guztiak egingo ditugunak. Hemen bizi direnak dira okapatuak (menperatuak) ta okupatzaileak (menperatzaileak). Nola gure etxeko lanak ez ditugu egin, objeto bat gara bere eskuetan. Sujetoa nahi dugu izan. Horregatik batasuna behar dugu. Badakigula ere batasuna estrategia bat barruan soilik emango dela ta herritik sortu behar dela benetazko klase politiko bat, momentu hontan ez dagoena. Fusioa lortzen badugu lidergo eta herriaren bitartean orduan gure bitartekoak martxan jarriko genituzke. Bitarteko horiek masa kritika aktiboa izango lirateke, herria, sujetoa. Horrekin, batasunarekin, estrategiarekin, lidergoarekin, herriarekin, gobernu probisionala sortuko zen. Gutatik aterata ta baimenik inorri eskatu gabe, noski, bestela…. Orduan bai, legalitate bat sortuko litzateke gure lurraldeetan, ta menperatzaileen legalitatea ilegala izango litzateke. Zergaitik? Sujetoa bihurtuko ginatekelako ta indarrez bitartez gure etsaiek ez dituztenak erabakiak hartu hartuko lituzken. Estatua erreskuratuta izango zela ta orduan bai hasiko zela normaltasuna, demokrazia, pakea, aro berria….