Nola sortu gure kriptotxanpon propioa?
Nola sortu gure kriptotxanpon propioa? –
Urko Larrañagak Sarean.eus atarian.
Hurrengo lerrootan Blockchainen oinarritutako kriptotxanpon bat nola sortu daitekeen azalduko dugu. Baina horretan sartu aurretik, kontuan izan beharreko argipen batzuk egingo ditugu.
Kriptotxanponen balioaz eta elkartrukerako metodoaz
Gaur egun kriptotxanponen eskaintza zabala aurkitu dezakegu. Asko dira geureganatu edota trukatu ditzakegun kriptotxanponak. Kriptotxanpon guztiak ezberdinak dira, eta ezberdintasun hori ezaugarri nagusi bitan oinarritzen da.
- Alde batetik, Blockchain sarea dugu: Blockchain sareak kriptotxanponen kokalekuak dira. Sare horietako batzuetan kriptotxanpon bakarra egoten da; beste batzuetan, aldiz, asko egon daitezke, esaterako, Ethereum sarean.
- Bestetik, kriptotxanponaren programazioa dugu. Programazio hau Smart Contracten (garatutako programa) bidez egin daiteke edota, Blockchain sareak bere oinarrizko definizioan emandakoa izan daiteke.
Bitcoin sarean adibidez, kriptotxanpon bakarra dugu, Bitcoina bera. Bitcoin kriptotxanpona, Bitcoin sarearen oinarrietan programaturik dator. Bestalde, Ethereum sarea dago, eta bertan kriptotxanpon ugari izan ditzakegu. Kriptotxanpon horien sorrera, Smart Contractak hedatuz egiten da. Aitzitik,Ethereumek ere badauka bere oinarrian programatutako kriptotxanpon propioa, Ether kriptotxanpona.
Kriptotxanponek programatutako funtzioak bete ditzakete. Gaur egungo kriptotxanpon gehienek funtzio berdinak dituzte eta, horri esker, beraien arteko trukea gauzatu daiteke. Kriptotxanponen truke-etxeak horretan oinarritzen dira. Kriptotxanpon bakoitzaren balioa, ematen zaion erabileraren araberakoa da.
.
Erabiliko ditugun teknologia eta tresnak
Adibide honetan, Ethereum sare bat erabiliz kriptotxanpon bat nola sortu azalduko da.
Lehenengo eta behin,, Ethereumen kriptotxanponak Smart Contracten bitartez sortzen dira.Guztiek funtzio berdinak izan ditzaten, estandar bat sortua dago: ERC-20 estandarra.
Jarraitzeko, Ethereum sareetara konektatu eta kriptotxanponen erabilera egiteko tresnak daude, Metamask litzateke horietako bat. Metamasken bitartez Ethereum sare batera konektatu eta gure kriptotxanponak erabili ahalko ditugu.
Azkenik, gure kriptotxanponaren (token) definizioa jasoko duen Smart Contracta sortuko dugu (adibidez, OpenZeppelinen Wizardaren bidez). Gero, Smart Contract hori hartu eta Remixera –Remix Smart Contracten garapenerako ingurune bat da- eramango dugu. Bukatzeko, Ethereumeko Blockchain sare baten hedatuko dugu Smart Contract hori, horrela, gure kriptotxanpon propioa sortuz.
.
Pausoz-pausokako azalpena
Behin kriptoxanponen sorrerarako eta trukerako oinarri eta ikuspegi orokorra azalduta, ondorez, eman beharreko pausoen zerrendatze bat azaltzen da. Kriptotxanpon baten sorrerarako gida zehatzago bat GitHub-eko hurrengo biltegian duzue eskuragarri.
- Instalatu gure nabigatzailean Metamaks.
- Metamask Ethereumeko sare batera konektatu.
- Ethereumeko sare horretan eragiketak egiteko Ether nahikoa eskuratu.
- Gure kriptotxanponaren (token) definizioa jasoko duen Smart Contracta sortu (adibidez, OpenZeppelinen Wizardaren bidez)
- Gure kriptotxanpona dagokion Ethereumeko sarean hedatu.
Pauso horiek burututa, gure kriptotxanpon / token propioa erabiltzeko prest egongo gara.
Nola sortu gure kriptotxanpon propioa?