Nola garbitu zure Android-eko memoria

Nola garbitu zure Android-eko memoria –

Nola garbitu zure Android-eko memoria

Oso arazo arrunta da mugikorraren memoria beterik izatearena. Eta askotan ez dakigu arazo honi irtenbide bat nola eman. Tip batzuk hemen:

Micro sd txartela erabili. Gure smartphoneak memoria txartelak onartzen baditu, egin beharreko lehen gauza da horietako bat erosi eta mugikorrari hau eranstea. Merkeak dira eta gaur egun super-merkatuetan ere saltzen dituzte.

Google-en “Files Go” aplikazioa instalatu mugikorrean. Eta horren bitartez honako gauzak egin ahal izango ditugu: “zabor artxiboak” borratu. Multimedia eduki bikoiztuak ezabatu. Kalitate baxuko multimedia lokalizatu eta borratu. Whatsapp irudi, bideo eta audioak bilatu eta ezabatu. Erabiltzen ez ditugun aplikazioak errekonozitu eta desinstalatu. Deskargatuak dauden artxiboen karpeta garbitu. Artxibo erraldoiak, mega asko pixatzen dutenak zaborrera bidali edota mugikorreko artxibo guztiak sd txartelara bidali.

Ohar berezi bat: ez instalatu sekula `Clean Master`edo antzeko aplikazioak. Telefonoa moteldu egiten duten APPak dira, eta bateria asko kontsumitzen dute.

Artikulu osoa irakurri eta ENTZUTEKO: info7.naiz.eus

*Artikulua Info7 irratiko edukia da eta ZUZEU plataformarako izan da birmoldatua.

Nola garbitu zure Android-eko memoria

2 pentsamendu “Nola garbitu zure Android-eko memoria”-ri buruz

  • Asier,
    Haguitz ona Files Go hori! Bicaina!
    Milla esquer!

  • euskaldun bat 2018-06-14 18:59

    Nik ez nuke Files Go instalatuko, beno Googleren ezer ez nuke instalatuko. Bikoiztuta dauden argazkiak identifikatzen dituela diozu… pentsa, argazkiak kuxkuxeatzen ditu, alderatu eta batek daki zer gehiago egin dezakeen Google zahar horrek. Badakit bestela ere Android bidez nahi duena eta gehiago egiten duela Googlek baina tira, ez diezaiogun lana erraztu.