Nola aldatzen diren gauzak (sarean) kamarada

Nola aldatzen diren gauzak (sarean) kamarada

“Ez huan hain aspaldi izan, ez haiz gogoratzen ala? Bazakiat oso lanpetua hagola, baina laupabost urte ez duk hainbeste”. Hala zioen Hertzainak taldearen kantu ezagunak, eta jatorrizko gaia erabat bestelakoa bada ere, sarearen garaiotako etengabeko aldaketak deskribatzeko idatzitako esaldia dirudi. Izan ere, Zuzeuren aurreko webgunea nolakoa zen ia gogoratzen ez dugun bezala, webgune eta tresnen gaurkotze eta aldaketetara egokitzen gara etengabe, oso urte gutxian bilakaera harrigarria izan dutela jakin gabe. Jarraian pilatutako bideoak ikusi besterik ez dago: nola aldatzen diren gauzak, kamarada.

Facebook

Facebookek 2004an hasi zuen bidea Marck Zuckeberg-en eskutik, eta hamaika aldaketaren ostean, sare sozialik erabiliena da gaur egun ia 1000 milioi erabiltzaile baino gehiagorekin.

Youtube

2005ean sortu zuten Youtube PayPal-etik ateratako hiru gaztek. Handik gutxira, 1650 milioirengatik erosi zuen Google-ek. Gaur egun sareko webgune erabiliena da, aldaketa askori esker.

Twitter

Twitterren kasuan aldaketa ez dira teknikoak bakarrik izan, tresnaren eginkizuna ere goitik behera aldatu baita.

1986-(...)