Mugikorrekin egindako argazki onenak
Mugikorrekin egindako argazki onenak
Mugikorrek kamera izateak eragin handia izan du argazkigintzaren munduan. Geroz eta argazki gehiago ateratzen dira, whatsapp-etik atzera eta aurrera elkarbanatu, selfiea bezalako fenomenoak azaldu dira, eta tamalez, jada ezin duzu kalean apur batez tontoarena egin norbaitek grabatu eta Euskal Herri osoan zabaldu gabe.
Selfie eta huskeriez aparte, mugikorrarekin ateratako argazki batzuk geldirik utzi gaitzakete; horrelako lanak aurkezten dira Mobile Photo Awards lehiaketara. 2011an abiatu zen ekimen hau mobilarekin zein tabletarekin horrelako irudiak lortzeko gai diren pertsonak saritzeko.
Txapelketak 18 kategoria dauzka, eta Giles Clark britainiarrak irabazi du sari nagusia. Lehiaketa honek agerian uzten du mugikorrekin ez direla zertan bigarren mailako argazkiak egin, jada askoren lan tresna nagusia bilakatzen ari baita. Sarean topatu ditut, esaterako, profil ezberdineko bi argazkilari: Luis Rodriguez, batetik, eta Michael Christopher Brown bestetik (Magnum agentzia entzutetsuarentzat egiten du lan).
Mobilarekin egiten diren argazkiak “argazki” edo lan profesional baten emaitza kontsideratu daitezkeen luze eta zabal eztabaidatu zen (eta eztabidatzen da,agian) sektoreko jendearen artean. Ni ez naiz argazkigintzatik bizi eta ondorioz neronek kendu nahi diot pisua nire iritziari: jarraian dauden argazkiak ikusita uste dut ezin dela ukatu mugikorrarekin egindako argazki batzuk profesionalak izan daitezkeela. Mobilarekin egindako argazkiak eta narraskeriak ez dute zertan sinonimoak izan, inondik inora.
Hemen dituzue kategoria nagusietako argazki irabazleak.
Sari nagusia: Giles Clarke
Arkitektura eta Diseinua: Jennifer Tomas, “The Hive (London)”
Zuri-beltzean: Jose-Luis Saez, “Look Down Angel”
Arte eder digitalak: Christine O’Brien, “Good morning into the night”
Paisaia: Mariko Klug, “Castaway”
Makro eta Detailea: Geoff Cunningham, “Leaf Creeper”
Natura: Margarita Iskandarova, “Born to be wild”
Jendea: Glenn Homann, “Flutter”
Fotokazetaritza: Giles Clarke, “Peshmerga soldier”
Erretratuak: Zarni Myo Win, “Novice is thinking something”
Siluetak: Richard Chambury, “Winston & Ben”
Autoerretratua: Helen Breznik, “Fausta”
Kale argazkilaritza: Suzanne Engelberg, “Hanstand”
Still Life: Pierre Hauser, “Sole Music”
Iluntasuna: Michel Juvet, “London after Brexit”
Garraioa: Katrina Stewart, “VW Life”
Bidaia eta abentura: Zarni Myo Win, “Fishing for living”
VisualFX: Deborah McMillion, “Gravity formulation”
Ura, elurra, izotza: Sam Burton, “Climbing the waterfall”
Photo Essay: Velar Grant, “Forgotten children of Idomeni”
Mugikorrekin egindako argazki onenak