“Mugikorrak eta adin txikikoak” gaitzat hartuta 87 spot aurkeztu dira EUSPOTen

“Mugikorrak eta adin txikikoak” gaitzat hartuta 87 spot –

  • 2024ko edizioak parte-hartze handia izan du; 18 urtetik beherakoek eginiko 60 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27.
  • Publikoaren botorako bozka zabalik egongo da maiatzaren 24tik 27ra bitartean.
  • Euskarazko spot lehiaketako 13. edizioaren helburua izan da mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak azaltzea.

Parte-hartze handia: Euskal Herri osotik jasotako 87 spot

Euspot Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Ondo errotutako lehiaketa da eta orain arteko edizio guztiak batuta 800 spot inguru jaso dira. 2024ko edizioan Euspoten parte-hartzea handia izan da: guztira 87 lan aurkeztu dira. Aurkeztutako lanen artean, 27 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 60 spot adin txikikoek eginak.
Spot guztiak ikusgai: euspot.eus/hemen-dituzue-87-spotak-ikusgai

Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Zarautz, Urruña, Hernani, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Elgoibar, Soraluze, Bermeo, Sopela, Durango, Oiartzun, Aretxabaleta, Orio, Elgeta, Orereta, Villabona, Legazpi, Arrasate, Gernika, Irun, Eskoriatza, Oñati, Leintz Gatzaga…
Eskerrik asko guztiei, eta zorte on!!

Eman botoa, maiatzaren 27ra arte
Publikoaren boto gehien dituen spotak 500 euro jasoko ditu. Publikoaren botorako bozka zabalik egongo da maiatzaren 24tik 27ra bitartean.
Botoa emateko: euspot.eus/hemen-dituzue-87-spotak-ikusgai

Aurtengo gaia: “TELEFONO MUGIKORRAK ETA ADIN TXIKIKOAK”

12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?
30 segundoko iragarki bat sortu beharko da mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak azaltzeko. Gizartean eztabaida bero-bero dago arlo honen inguruan; asko dira mugikorren erabilerari mugak edo debekuak jarri nahi dizkieten kolektiboak eta adin txikikoek egiten duten mugikorren erabilerarekin oso kritiko azaltzen direnak. Badira egitasmo konkretuak herri ezberdinetan martxan jarri direnak, guraso elkarte ezberdinetatik sustatu diren kanpainak, mugikorraren erabilera ez egokiak arazo larriak sor ditzakeela dioten profesionalak…

Helburua izan da 30 segundoko iragarki bat sortzea gizartean kontzientzia pizteko eta bereziki guraso gazteen kolektiboan eragiteko. “12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?” gaiari erantzun behar dioten spot sortzaile eta originalak bilatzen aritu gara. Teknologiak eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak.

Sari banaketa ekitaldia ekainaren 6an Arkupen

3.000 euro baino gehiago saritan. Sei sari banatuko dira. Sari nagusiak:
• Spotik onena (1.000 euro).
• Publikoaren saria (500 euro).
• Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) (500 euro).
• Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
Sari gehigarriak:
• Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
• Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

500 ikasle sormenari buruzko formazio saioetan

Aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioak eskaini ditu Euskal Herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izan da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Azken urteetan 4.500 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak Euskal Herriko hezkuntza zentro ezberdinetan.

Aurten babesle nagusia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2024ko edizio honetan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila izango da babesle nagusia.

Honako hauek dira babesle eta antolatzaileak:
Babeslea:
• Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Antolatzaileak:
• Aretxabaletako Udala
• Arteman Komunikazioa
• Mondragon Unibertsitatea
• Arizmendi Ikastola
Laguntzaileak:
• Bai euskarari Elkartea
• Music Library

Euspot.eus-ek 20.000 bisita

Nabarmentzekoa da euspot.eus webguneak urtero 20.000 bisita inguru jasotzen dituela eta sare sozialetan 2.000 jarraitzailetik gora dituela.

“Mugikorrak eta adin txikikoak” gaitzat hartuta 87 spot aurkeztu dira EUSPOTen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude