Asteburu honetan: Maionesa egiten lagun ezazu behintzat
Asteburu honetan: Maionesa egiten lagundu ezazu behintzat –
Asteburu honetarako, mahaia jartzeaz gainera zerbaitetan etxean lagundu beharko duzunez, maionesaren RZ erraz-errazarekin gatozkizu, eta behin ikasita noiznahi egiteko moduan izango zara. Ez izan alferra eta ekin: zeuk egindakoa beti izango duzu hobea dendan erositakoa baino, eta batek baino gehiagok sorpresa hartuko du zerorrek egin duzula ikustean. Gozatu egun hauek eta on egin!
Maionesa
…
…
Osagaiak:
- Arrautza bat
- Baxoerdi ekilore olio (nahi baduzu olibolio parrastada bat ere egin, baina olibolio hutsarekin astunegia geratzen da)
- Goilarakada erdi ozpin
- Gatz ximiku bat
(Irabiagailua ere beharko duzu)
…
Errezeta:
- Jarri osagai guztiak ontzi luzexka batean (irabiagailuak ekartzen du berea)
- Irabiagailuaren besoa sartu ontzian beheraino eta eman indarrari
- Igo eta jaitsi hiruzpalau bidez, saltsa gorpuzten dela ikusi arte.
- Dastatu eta gatz/ozpin puntua zuzendu
…
Kasu!
Maionesa nahi beste gauza gehituta egin dezakezu: baratxuri ale bat, esne apur bat (arintzeko), perrexila, tipula… Guri geuri, soila gustatzen zaigu eta, ahal dela, sagardo-ozpinarekin.
Leundu nahi izanez gero, olio xuabeagoak erabili behar ditugu, eta oliba olioa eguzki-olioarekin nahasi ahal izango ditugu, esate baterako. Ozpinaren ordez limoia erabili ahal izango dugu, edo biak batera bideratu.
Gozatu eta eguberri on!
Asteburu honetan: Maionesa egiten lagundu ezazu behintzat
Errezeta gehiago…