“Mad Men” seriearen itzulera
Annie Lebovitz argazkilariak 2007an Sopranotarrak VanityFair aldizkariaren azalean jarri zituenetik, ez zen ezagutzen halakorik teleserie batentzat. Mad Men bostgarren denboraldira doa eta hedabide estatubatuar ia denek hartu dute gai garrantzizkotzat. Newsweek-ek, esate baterako, ale osoa atera du 60 hamarkadako estetikarekin, iragarkiak barne.
Hemezortzi hilabeteko geldialdia ezagutu du serieak, izan ere AMC kateak beheititu egin nahi baitzuen ordura arteko aurrekontua. Mattheu Weiner sortzaileak, ostera, eutsi egin dio erronkari eta showrunner batek historian erdietsi duen kontraturik altuena lortu du: 30 milioi dolar.
Gainera, ezbeharrean zorion, etenaldi hori izan den bitartean Internet sutan ibili da seriearen alde eta horrek ekarri du Don Draper-en ibilerekiko arreta areagotzea.
Martxoaren 25ean eskaini zuten itzuleraren trailerra duzu hemen gainekoa, Muxu txiki bat deitzen zen atal bikoitzarena. Egun horretan hirui milioi t’erdi jendek ikusi zuen atala, laugarren denboraldiko azken emisioan baino %21 audientzia handiagoa lortuz.
Pentsazten da mundu guztiak ezagutu arren inork ikusi ez duen serie izatetik, ikusienen artekora igaroko dela, nahiz eta AMC katearen izar handi den The Walking Dead, zoombien seriea baino hiru bider atzerago joan audientzia kontuetan.
Hala ere, ematen du, bai Espainian eta bai Frantzian, 2013 arte itxaron beharko dela Canal+ katearen pantailetan Mad Men ikusi ahal izateko.
Izanak izan, publizista erretzaile eta alkoholizatuen koadrillarekin gozatu nahi baduzu, hara hemen aurrerapen txikitxo bat.