[Buru Ariketa] Luzeren bila

[Buru Ariketa] Luzeren bila –

Zientzia Kaiera atariak dozena erdi buru ariketa atondu izan ditu azken udetan. EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko urteetan ere, eta salabardoari, iaz egin zuen legez, aurreko urteko ariketak berreskuratzea otu zaio, 2018koak, oraindik egin gabe dituzuenontzako.

Igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astero ariketa matematiko bat izango duzu; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

.

 

Luzeren bila (6. ariketa)

Paralelogramo baten azalera 36 cm2 da eta diagonalen neurriak 12 cm eta 10 cm dira. Aurkitu aldeen luzerak.

[Buru Ariketa] Luzeren bila

.

.

Bosgarren ariketaren erantzuna (Korda neurtzen):

5.- Zirkunferentzia bateko korda paralelo biren neurriak 16 cm eta 12 cm dira eta elkarren arteko distantzia 7 cm da. Zein da bietatik distantzia berera dagoen kordaren neurria?

[Buru Ariketa] Luzeren bila

Idatz ditzagun R zirkunferentziaren erradioa, d1 zentrotik korda handira dagoen distantzia eta d2 korda txikirainokoa. Pitagorasen teorema erabiliz,

R2 = 82 + d12 eta R2 = 62 + d22 .

Bigarren ekuaziotik lehenengoa kenduta, d22d12 = 28 dugu, edo

(d2d1)(d2 + d1) = 28.

Korden arteko distantzia 7 dela esan digute. Kordak zentrotik alde banatan badaude, d2 + d1 = 7 eta, orduan, d2d1 = 4. Alde berean badaude, d2d1 = 7 eta d2 + d1 = 4 izango lirateke, baina hori ezinezkoa da. Beraz, d1 = 1.5 eta d2 = 5.5 dira. Korda bietatik distantzia berera dagoena, zentrotik 2 cm-tara egongo da. Beraz, l izanik bilatzen ari garen luzera,

[Buru Ariketa] Luzeren bila

Kalkuluak eginez, l = 2?62.25 = ?249 ? 15.7797 cm.

______________________________________
Ariketak “Calendrier Mathématique 2017. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.

[Buru Ariketa] Luzeren bila

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.