Lopifit, oinez bizikletan
Lopifit, oinez bizikletan –
Inoiz gertatuko zitzaizun, aireportu batean, edo Bilboko metroaren sarretakoren batean: gauza oso kuriosoa da zinta batean oinez joatea inguruan oinez normal doan jendea daukazun bitartean. Ibiltzen zoaz, baina gainontzeko hilkorrak baina dezente azkarrago.
Lopifit asmakizun holandarrak antzeko zerbait eskainiko du: oinez bizikleta elektriko batean. 25 kilometro orduko abiadura lortzen da (eta mantendu) esfortzu oso txiki batekin. Honek esan nahi du tramankulu hau erabilita bi ordutan 50 kilometro egin ditzakegula, oinez egun osoa beharko genuenean (abiadura estandarra orduko 5km-koa izan ohi da). Lopifitek erabat alda dezake “paseatze” kontzeptua bera: Goizuetako batek Leitzara joan etorria egin dezake amen batean; Sakana zeharkatu eta Araiara iritsi daiteke edozein, pote bat hartu eta oinez itzuli; 30km “besterik” ez daude Karrantza eta Balmaseda artean.
Une honetan internet bidez erosi daitezke, eta bost egun laboraletan iristen da etxera. Sei kolore ezberdin daude, LED motako argiak dauzka aurrealdean eta atzealdean (energia gehiago aurrezten duten bonbilak), eta sei martxa dauzka. Quantum markako motoreak potentzia esanguratsua eskaintzen du.
Fitxa teknikoa
- Luzera: 222 zm
- Zabalera: 42 zm
- Eskulekuaren altuera: 120 zm, moldagarria
- Aurreko gurpilaren neurria: 28” x 1.1/2”
- Atzeko gurpilaren neurria: 20” x 1.75”
- Tara: 55 kg
- Gehienezko abiadura: 25 km orduko
- Bateriaren kargaren iraupena: 55 km
Funtzionamentua oso erraza da. Hanka zinta gainean jarri eta atzeraka bultza egiten den unean, sentsoreak mugimendua nabaritu eta zinta martxan jartzen du. Disko estiloko frenuek Lopifita geldiarazten dute, noski, baita zinta bera ere.
Prezioa bi aldiz pentsatzekoa da: 1900€ inguru.