Lehen urteurrenerako, Zuzeuk euskara eta internet jarri ditu mahai baten jiran
Interneten euskaraz ibiltzea zer den hobetotxoen ezagutzen dutenetakoak direla esango genuke: Luistxo Fernandez, Patxi Gaztelumendi, Maite Goñi eta Haritz Rodriguez gonbidatu ditugu, Nagore Vega kazetaria mahaiburu zutela.
Erdi-erdian 360 gradutan grabatzen zuen kamera bat zegoela, 55 minutuko solasaldia izan da euskarak interneten duen lekuaz.
Iritziak eta proposamenak bildu dira. Hutsuneak zedarritu dituzte bakoitzak beretik. Orain arte euskarak sarean bizi izan duenaz mintzatu dira, eta etorkizunaren argazkia ere egin dute, nork bere erara. Eta ZuZeuk den dena grabatu du.
Interneterako formato berri baten experimentazioa ere izan da lan hau guretzat, eta zeu izango zara testigu urtebetetze ospakizunen karietara Zuzeuk argitaratzen duenean.
Interaktibitatearen izenean, zuk zeuk izan beharko baituzu errealizadore nagusi, eta xaguarekin hautatu beharko duzu aukera esferikoan zer nahi duzun ikusi. Esate baterako, bat hizketan ari dela, nahiago baduzu beste baten aurpegia ikusi edo sabaira begira jarri, ez duzu horretarako arazorik izango. Zuk zeuk jarriko duzu begia elkarrizketan, nahi duzun lekuan.
Digitalak ekoiztetxeak Lasarten duen estudioetan egin da grabaketa. Lehendik ere eginak dira Digitalakekoak 360 gradutan lanak. San Ferminetan ZuZeun ikusi zenuen hura, besteren artean.
Irudia | Mahai inguruko partaideak eta Zuzeuko zenbait kide, monitoreetara begira | ZZ | Creative Commons By SA
[…] albistariaren urteurrenaren harira bigarren mahai ingurua antolatu dugu. Iragan astean euskara eta Internet gaiari eutsi zioten euskal blogosferako hainbat adituk: Luistxo Fernandezek, Patxi Gaztelumendik, […]