Legoekin bezala, web orri bat egiten

Azken aurreko postan Joomlarekin web orri baten azpiegitura muntatzeko urratsak aipatu nituen. Orain, tresna hori antolatzea baizik ez zaigu gelditzen. Horretarako azpiegitura osatu baino lehenago egin genuen hausnarketari erraparatu beharko diogu. Horri buruz ere post bat idatzi nuen orain duela hiruzpalau aste. Hausnarketa horretan gure web orriaren helburuak eta edukiak zehaztu genituen, eta ondotik haren egituraketa, alegia, atarikoan zer joanen zen, menuan zer-nolako atalak izango genituen, bannerrik sartuko ote ginuen, etab. Orain legoekin bezala gure web orria osatzea besterik ez zaigu falta.

Joomla CMSa edo edukien kudeatzeko sistema aukeratzeko arazoi nagusietariko bat hizkuntzaren kudeaketa sistema ona izan zen. Ezagutzen dudan CMS bakarra da, hizkuntza batetik bestera pasatzea ahalbideratzen duena aldi oro atariko orrira joan behar izan gabe. Horrez gain oso erraza da hainbat hizkuntza jartzea estentzioen bidez. Horretarako http://extensions.joomla.org/ -ra joatea besterik ez dugu, eta han deskargatuko ditugu nahi ditugun hizkuntza guztiak, argitaratuko den edukirako zein web orriko sistemaren kudeaketarako. Behin hori eginez gero, gure web orriko administratzaile gunetik estentzio atalean hura kargatu eta indarrean jarri besterik ez dugu, eta nola ez, itzulpenari ekin.

Gaineratiko estentzioentzat gauza bera egin beharko dugu. Arestiko orri berera joan eta interesatzen zaizkigunak handik deskargatu, sare sozialetan edukiak elkarbanatzeko aukerak, eta RSS edo emailen bidezko harpidetzak egiteko aukerak, adibidez. Bideo eta argazki batzuk iragarri nahi baditugu, edo gure Twitter edo Facebookeko jarioa web orrian argitaratu, logika bera jarraitu beharko dugu: estentzioa deskargatu, instalatu eta indarrean jarri. Milaka estentzio daude, baina bakarra da ezinbestekoa web orri horretarako denbora hartzea merezi duen hala ez jakiteko ; hau da Google Analitcis instalatzeko J!analytics. Gisa bereko beste batzuk ere badaude, baina hau da agian errazana instalatzeko, behin indarrean jarri eta gero, Google Anlytics kodea gehitzea besterik ez baitugu izanen.

Oso gainetik azaldu dizkizuet norberak bere web orria egiteko urratsak, eta inoiz egin ez duen batentzat nahiko zaila izan daiteke, baina denbora izanez gero hala hemen hiru tutorial, lagungarriak izan daitezkeenak. Hori bai, gazteleraz dira. Baina berriro diot, horrek guztiak ez du ezertarako balio, web orriaren helburua ez baduzue argi eta eguneratze prozesu bat ez baduzue finkatu. Ez du ezertarako balio web orri polit bat izateak trafikorik ez badu, eta bazter batean ahantzita badago. Edukiak ekarriko du trafikoa, eta web orri horren erreferentzialtasuna. Horregatik gai izan beharko dugu erabiltzailearen interesa pizteko, eta hala den jakiteko ezinbestekoa da trafikoa edo web orriaren emaitzak neurtzea, horrek erranen baitigu ondo ari garen, alferrik ari garen eta gauzak berplanteatu behar ditugun.

[vsw id=”D5PndsSf1n4″ source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

[vsw id=”6Rw3prG-6oM” source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

[vsw id=”2gEs9Xlplas” source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

GAUZA AGERIA