Kazetarien soldatak: zenbat da asko eta zenbat gutxi?

MTkxMQ==

  • Ikus dezakezuenez, El Paiseko erredakzio buru batek 95.000 euroko soldata duen bitartean, 20 minutos agerkariko beste batek 25.600 euroko soldata du. Duten izenagatik, RTVEko kazetarien soldatak harritu nau: egunkari ekonomikoek (Expansion edo Cinco Dias) baino soldata txikiagoak jasotzen dituzte bertako kazetariek.
  • Oro har, telebistako erredakzio buruek prentsa idatzikoek baino soldata baxuagoak dituztela ere ikus daiteke. RTVE, Telecinco edo Antena 3tvko kazetari arduradunek bederatzi egunkarietakoek baino soldata baxuagoak baitituzte izan.
  • Telebistakoek baino soldata txikiagoak dituzte irratian lan egiten dutenek. Union Radio eta COPE kateak 30.000 edo 25.000 euro arteko soldatak dituzte. Gainetik jota, El Paiseko kazetarien herena, edo gutxiago.
  • Kirolari eskainitako kazetetan, Sporteko kazetariek Marcakoek baino gehiago irabazten dute.
  • Agerkari digitaletako langileek dituzte kazetarietan soldatarik baxuenak.
  • Kate autonomikoetan lan egiten dutenek (telebista ala irrati?) 41.000 euroko soldata dute urtean, PRNoticiaseko koadroan ikus daitekeenez.

MTkxMg==

  • Baina zeu ere ergela ez zarenez, juniorrek eta seniorrek kategoria ezberdineko soldatak dituztela ikusiko duzu. Juniorrek El Paisen 53.400 euro irabazten dituzte urtean, eta kazetari seniorrek (ikus behean) 70.000 euro.
  • Erredakzio batzuetan, kazetarien arteko aldeak izugarriak dira: El Mundon erredaktore seniorrek 52.000 euroko soldata dute urtean, hasiberriek 30.000 eurokoa. Marcan aldea ia ez da pertzibitzen: esperientziadunek 33.000 eta hasiberriek 30.300.
  • Informazio agentzien arteko aldea, izugarria da: EFEk Europa Pressekoei ordaintzen dietenaren artean mundu bat dago.

MTkxMw==

  • Eta begiratzen hasita, galdetzen du batek ze egoeratan dauden euskarazko hedabideak eskala horretan. Nola daude ordainduta euskal kazetariak eta erredakzio buruak? Ondo ordaintzen zaie ala eskas? Zenbatekoa da euskal kazetariaren urteko soldata?
  • Kazetariek soldata hobea duten hedabideak al dira kalitatez hoberenak? El Pais eta La Vanguardia dira soldatetan gehien ordaintzen dutenak.
  • Kazetaritzaren etorkizuna bide digitaletatik badator, kazetariak etorkizun iluna du, gaizkien ordaindutako hedabideak baitira digitalak.
Irudia | Espainiako kazetarien soldaten media | PRNoticias | LGPL
Irudia | Espainiako kazetarien soldaten media, oraingoan gazteena | PRNoticias | LGPL
Irudia | Espainiako kazetarien soldaten media, seniorrek juniorrek baino askoz gehiago irabazten dute | PRNoticias | LGPL

2 pentsamendu “Kazetarien soldatak: zenbat da asko eta zenbat gutxi?”-ri buruz

  • Albistean datu garrantzitsu bat falta da. Kopuruak soldata gordinei dagozkie, ez soldata garbiei.

  • Izaskun Pérez 2010-04-06 23:04

    Nondik atera ditu PRk datuak? ‘Egunkari’ hori ez da iturri fidagarria.

    Duela hilabete arte 20minutosen ari nintzen lanean. Redactor Junior (hiru urteko eskarmentua egunkari horretan): 16.000 baino gutxiago. Zin dagizuet 21.000 eurora ez dela inor iristen.

    El Mundon lanean ari diren kazetari gazteak ere ezagutzen ditut. Ez dira 30.000 eurora ezta txantxetan ere iristen. 25.000 mila asko jota.

    Europa Press-i Madrilen Explotapress deitzen diote. Zerbaitengatik izango da.