Iragarki berriak
Egia esanda, sarrera hau IƱigo Fernandez Ostolaza, publizitatean espezialista dugunari zegokion, baina geu ausartu gara. Zer demonio.
Jo dezagun Patri Bikondoa duzula izena. Izan zaitezke Patrizia edo izan zaitezke Patrizio. Ar-emeentzat balio duelako hartu dugu berariaz izena, eta adibidea baliagarri egin dakizun ere bai, jakina.
Patri deitzen zara, beraz, Patri Bikondoa. Zeu zara hori. Eta orain eman play, ikusteko nola mundu guztia dagoen zure zain Canneseko Zinemaldian. Areago, zinearen mundua osorik dago zure zain.
Ikusi duzu nola ezin duten zu gabe bizi Cannes aldean. Jakina, bide batez zeure mail helbidea eta beste lagun batzurena lortu dute Orangekoek eta, total, mundua mundu bakar denetik, zer inporta dio zure izena emateak hainbeste feisbuk eta tuiter artean, ez da?
Orange frantziarrekoak ez dira bakarrak, ordea. Caceres aldean ere zeure beharretan dira 2016rako Kulturaren Hiriburu izendapena lortzeko. Esker onekoak dira gainera: zuk eman zure babesa, eta haiek jarriko dizute kale bat edo zerbait.
Ikusi bestela zer gertatzen den hemen klik egindakoan, Patri.