Internet bai, baina kondoiarekin!
Sarrera
Ezin bestekoa da etorkizuneko kazetari izango garenen artean, erreflexio sakon bat egitea. Guri tokatzen baitzaigu datorkiguna hartu eta “haiei” etorriko zaienean bilakatzea. Esango nuke, nolabaiteko ardura bat dugula, eta hortaz jabetu beharko ginatekeela.
Iraultza bat gertatzen ari da komunikazioaren alorrean. Teknologiak izugarrizko aurrerapenak eman eta guztia hankaz gora jarri du. “Web 2.0” tekonologia, sare sozialak eta abar direla medio, kinka larrian jarri da orain arte hedabideez eduki dugun ikuspegia. Pare bat gauza dira azpimarratzekoak; batetik, honek nolabaiteko “askatasun osoa” sortu duela sarean eta bestetik, interneten oihanean globalizazioak hegoak zabaldu dituela enpresa handien hegemonia dela medio.
“Askatasun osoaz” hitz egingo dut lehenik, hau ez baita “internet-zale hippie-ok” diogun bezain polita. Interneten aske izateak informazio ghetto-etara mugatzeko arriskua ematen digu, gustuko duguna soilik sinistekoa. Horrela, Ignazio Ramonet-ek Bidebarrieta liburutegian ondo azaldu zuen bezala, aske izango ginateke, “Zelda batean preso bat den bezain askea.”
Bigarrenik, gaineratu nahi dut, internet sekulako oihana bihurtu dela. Bertan geroz eta indar gehiago dute informazio konpainia handiek eta multinazionalek. Hauek globalizazio eta neoliberalismoari hegoak ematen dizkietelarik. Horrela ulertzen ditut behintzat, zenbait hedabide talde handik erabiltzaileari kazetari izateko egindako enbidoak. Garbi dago horrelako kontuak enbutu ideologiko bihur daitezkeela interneteko erabileentzat.
Hala eta guztiz ere, nik argi dut, internetek sekulako iraultza suposatu dezakeela herrigintzarako, euskara indartzeko eta neoliberalismoari nahiz enpresa handiei konpetentzia egiteko. Honen bi adibide handi dira ZuZeu eta Sustatu.
Albiste digitalen ezbedintasunak
Honek guztiak eragin zuzena du interneten egunkarietako albisteek duten forma eta trataeran. Eta hau da, paperezko formatua desagertuko ez dela pentsatu arazten didan arrazoietako bat.
Paperean imaginak (beti ere kantitate mugatuan) eta testua soilik erabili ditzake kazetariak informatzeko. Honela informazioa (prentsa “serioan” behintzat) landuago eta detaile gehiagorekin ematen zaigu. Bestalde, manipulaziorako tarte gutxiago geratzen da, irudiak izaten dira-eta honetarako ohiko erraminta.
Formatu digitalean, hau da interneten; irudiak, bideoak, linkak eta bestelakoak jartzeko aukera dagoenez, informazioaren kalitatea asko jaitsi daiteke. Bateren batek segurki aurkakoa pentsa dezake, hau da, irudi, bideo eta linkekin sekulako informazioa jasoko dugula. Noski hala izan daitekeela, baina, ez da hala. Manipulazioa areagotzen da, desinformazioa izugarria da. Sekulako titularrak eta azpititularrak ipintzen dira eta korpus gutxi. Kritikaren betaurrekoak jantzita edonor otu daiteke honetaz.
Formatu digitalean, prentsa doako egunkariak bezalakoa bihurtzen da askotan. Sakontasun urriarekin eta sentsazionalismo ukitu batekin tratatzen delarik informazioa. Enpresa handiei komeni zaien eran.
Interneten nabigatu eta prentsa irakurtzen dugunok “kondoia” jartzea ezin bestekoa dugu. Bestela sekulako “gaixotasunak” har ditzakegu.
Badakizue orduan, “Internet bai noski, baina kondoiarekin!”
“Bestalde, manipulaziorako tarte gutxiago geratzen da, irudiak izaten dira-eta honetarako ohiko erraminta.”
“Ya no hay duda: IISP es lo mismo que Batasuna”
Lehenengo parrafotxoa zuk idatzia da, bigarrena El Mundo egunkariaren paperezko edizioan zetorren IDATZITA. NYT egunkariak paperezko edizioa besterik ez zegoen garaietan ETAk bidaiariez betetako egazkin bat, misil baten bitartez bota zuela IDATZI zuen (gogoratzen Oiz mendiko istripuaz?).
Benetan uste duzu manipulaziorako ohiko tresna irudia izaten dela?
“Formatu digitalean, hau da interneten; irudiak, bideoak, linkak eta bestelakoak jartzeko aukera dagoenez, informazioaren kalitatea asko jaitsi daiteke. Bateren batek segurki aurkakoa pentsa dezake, hau da, irudi, bideo eta linkekin sekulako informazioa jasoko dugula. Noski hala izan daitekeela, baina, ez da hala. Manipulazioa areagotzen da, desinformazioa izugarria da. Sekulako titularrak eta azpititularrak ipintzen dira eta korpus gutxi. Kritikaren betaurrekoak jantzita edonor otu daiteke honetaz.”
Hau irudiak jartzeak edo seriotasunik ezak ekartzen du? Estekatutako irudi, bideo eta link guziak seriotasunez gehitu baditugu, eta beharrezkoak iruditzen bazaizkigu, desinformatu edo informatu egiten du?
Nik ez dakit zer gertatzen den fakultatetan “kazetari” izan nahi duzuenekin, baina informazioa bakarrik hitz soilekin eman daitekela eta desinformatu edo manipulatu irudiek bakarrik egin dezaketela pentsatuaz ateratzen zarete, eta gero zuekin lana eginten dugun beste informatzaile batzuk kriston arazoak izaten ditugu gure lana behar den bezala egiteko.
Arazoa ez da irudia edo idatzia, ez da internet edo papera, arazoa serietatea edo serietaterik eza da. Egia da internetek baino gehiago web 2.0ak denoi ateak irekitzen dizkigunez, erraztu egiten duela bai gezurrak eta bai egiak esateak, eta ados nago interneten kondoiarekin ibili behar dugula esaten duzunean. Orain Telebista, irratia eta prentsa idatzia klasikoa kapotarik gabe aztertzen badituzu, zaude zihur batek baino gehiagok sartuko dizula ziria.
Bestela ados zurekin…
Garbi dago arazoa serietate kontua dela. Ez dut inolako dudarik. Nik diodana da, interneten askozaz ere erraminta gehiago daudela guri ziria sartzeko.
Noski idatziz ere desinformatu eta ziria sartu daitekeela (eta sartzen digutela). Baina argi eduki behar dugu ikusten dugunari irakurtzen dugunari baino sinesgarritasun gehiago ematen diogula, eta internetek hamaika erraminta “sinesgarri” eskaintzen dituela guri ziria sartzeko.
Besterik gabe