Instagramen eta NFTen etorkizuna nahiz etxean energia aurrezteko gakoak
Instagramen eta NFTen etorkizuna nahiz etxean energia aurrezteko gakoak –
Instagramen eta NFTen etorkizuna nahiz etxean energia aurrezteko gakoak jorratu dituzte adituek Gipuzkoa Encounterren.
Lanpartyak eskaini dituen 20 hitzaldiek interes handia piztu dute parte-hartzaileen artean, eta topaketan izena eman ez dutenak ere saioetara batu dira, eskaintza irekia eta doakoa dela aprobetxatuz.
Gipuzkoako festa teknologikoaren inguruan bildutako adituek hitzaldiak eta tailer teknikoak eskaini dituzte erabiltzaile adituentzat, baita dibulgazio-solasaldiak ere hainbat gairen inguruan: bideo-jokoak, programazioa, artea edo CO2 neurgailuak erraz sortzeko jarraibideak.
Gipuzkoa Encounterreko gainerako arloek egitarau oparoa izan dute: arte digitaleko, hardware-eko, software libreko eta bideo-jokoetako dozenaka lehiaketa zein jolas- eta prestakuntza-ekintza asko gauzatu dira.
Euskaltel Fundazioak antolatu du ekimena, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bitartez.
Instagramen eta NFTen (mundu digitalean hedatzen ari diren aktibo “imitaezinak”) etorkizuna edo etxean energia aurreztea izan dira Gipuzkoa Encounter 16an landutako gai deigarrienetarikoak. Antolatutako 20 hitzaldiek interes handia piztu dute parte-hartzaileen artean, eta topaketan izena eman ez dutenak ere saioetara batu dira, eskaintza irekia eta doakoa dela aprobetxatuz. Bilkura amaitzean, prestakuntza-material hori guztia eskuragarri egongo da Euskal Encounterreko YouTubeko kanalean. Gipuzkoako festa teknologikoaren inguruan bildutako adituek hitzaldiak eta tailer teknikoak eskainti dituzte erabiltzaile adituentzat, baita dibulgazio-solasaldiak ere hainbat gairen inguruan: bideo-jokoak, programazioa, artea edo CO2 neurgailuak erraz sortzeko jarraibideak, besteak beste.
Zehazki, Fase Consulting enpresako Sergio Carrascok NFTak (Non Fungible Token) bideo-jokoen industria nola aprobetxatzen ari diren aztertu du. Egiazkotasuna bermatzen duten ziurtagiri digitalak dira horiek, eta artxibo digital bakar bati lotzen dira blockchain teknologiaren bidez (kriptomonetetan erabiltzen den teknologia bera). Carrascok adierazi duenez, sistema horri esker, bideo-jokoak eremu ezin hobea dira merkatu berriak garatzeko eta erabiltzaileen diru-sarrerak areagotzeko.
Jorge Campanillasek, berriz, NFTen legezkotasuna aztertu du, eta horiei eragiten dieten hainbat alderdi juridikotan argitasun gutxi dagoela adierazi du, batez ere NFTen salerosketan, horiekin loturiko eskubideetan edo tartean dauden plataformen erantzukizunean.
Bereziki interesgarria izan da Mondragon Unibertsitateko Elixabete Garcíaren hitzaldia, zeinak Google Analytics-en alternatiba posibleak errepasatu dituen. Izan ere, Frantziak eta Austriak Interneteko trafikoa aztertzeko plataforma horren erabilera legez kanpokotzat jo dute, Europako herritarren datuen babesa erasotzen dutela uste dutelako.
Menda Lerenda komunikazio enpresako Nerea Conejok, aldiz, Instagramek ezarri dituen aldaketa berrienak aurkeztu ditu. Funtzionalitate berri eta askotarikoez gain, azpimarragarriak dira harpidetzeko aukera berria eta eduki-sortzaileei beren lana monetarizatzeko eskaintzen zaizkien aukerak.
.
Lanpartya errendimendu betean
Gipuzkoa Encounterreko gainerako arloek egitarau oparoa izan dute: arte digitaleko, hardware-eko, software libreko eta bideo-jokoetako dozenaka lehiaketa zein jolas- eta prestakuntza-ekintza asko gauzatu dira. Parte-hartzaileek partyaren hainbat arlotara sartzeko aukera izan dute Discord tresna digitalean sortutako ‘areto birtualen’ bidez. Horrela, gainerako parte-hartzaileekin hitz egin eta programak eskaintzen dizkien dozenaka proposamenetan parte har dezakete.
Era berean, nahi izan duenak topaketa jarraitu ahal izan du Euskal Encounterreko Twitch kanaletik igorri diren programaren bidez: twitch.tv/euskalencounter
Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Azpiegitura sailaren (SPRI-ren bitartez) laguntzarekin.
Instagramen eta NFTen etorkizuna nahiz etxean energia aurrezteko gakoak