Ikerbasquek 15 zientzialari gazte kontratatzeko Research Fellows programaren deialdi berria ireki du

Ikerbasquek 15 zientzialari gazte –

  • Egun, Ikerbasquek Euskadiko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan lanean dauden 112 ikertzaile gazte kontratatu ditu, goi mailako ikertzaile gazteen «harrobi» bat sustatzeko helburuarekin.
  • Ekimen honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak emakume ikertzaileak eta Euskaditik kanpo lanean ari diren euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatu nahi du batez ere.
  • Ikerbasquek bost urtetarako ikerketa proiektuak burutzeko aukera eskaintzen du. Azken urtean ebaluatuak izango dira eta lanpostu iraunkorrak lortzeko aukera izango dute ikertzaileek.
  • Ikerketa arloan hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten 15 ikertzaile berri kontratatzeko deialdia gaurtik martxoaren 20a arte irekita egongo da.

Gaur, Ikerbasquek Research Fellow programaren 2025ko deialdia abian jarri du. Research Fellow programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak goi mailako ikertzaile gazteen «harrobi» bat sustatu nahi du. Aurreko deialdien arrakastaz burutu eta gero (112 lagun kontratatu dira jada), Ikerbasquek deialdi berria ireki du beste 15 ikertzaile kontratatzeko.

Research Fellow programak funtzio bikoitza du: alde batetik, atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea (euren ibilbideko une batean joan ziren bertoko ikertzaileak barne), eta bestetik, Euskadin ikertzen dihardutenei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea. Deialdi honen bidez bereziki emakume ikertzaileen kontratazioa eta Euskaditik kanpo lanean dauden euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatuko da. Oraingoz Ikerbasquek 17 herri ezberdinetako 112 ikertzaile kontratatu ditu deialdi honen bidez, 56 gizon eta 56 emakume, hain zuzen ere. Ezagutza arlo guztietako eta hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten mundu osoko ikertzaileek aurkez ditzakete beren eskaerak IKERBASQUE Fundazioaren web gunearen bidez (www.ikerbasque.net) martxoaren 20arte. Plazetara aurkezten diren ikertzaile guztien nazioarteko ebaluazio-prozesu sakona egingo da, Europako Batzordearen irizpideen araberakoa.

IKERBASQUEk bost urtetarako lanpostuak eskaintzen ditu. Azken urtean ikertzaileak ebaluatuak izango dira eta plaza iraunkorrak lortzeko aukera izango dute. Aukeratutako zientzialariek Euskadiko unibertsitate eta ikerketa zentroetan eta jakintza arlo guztietan egingo dute lan, bai zientzia esperimentaletan (Biologia, Kimika, Fisika), bai medikuntzan, matematika, ingeniaritzan, gizarte zientzietan eta giza zientzietan ere.

2021. urtean Ikerbasquek 4 milioi euro lortu zituen Europako Batzordetik programa hau finantziatzeko 4urteetan zehar, garapen zientifikoa bultzatzeko Europako ekimenik onenetakotzat aukeratua izan ondoren. Hartara, Ikerbasqueren proposamenak nazioarteko adituek emandako puntuazio gorena lortu zuen, 100 puntutik 99,4.

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak programa kofinantzatzen du, Euskadin zientzia sustatzeko duen konpromisoaren adierazle. Kontratazio berri hauek Eusko Jaurlaritzaren IKUR ekimena indartzeko asmoa dute, lehentasunezko zientzia-gaietan bikaintasunezko zientzia bultzatzea du helburu, horrela, ekoizpen-sisteman aberastasuna sortzeko.

IKERBASQUE Eusko Jaurlaritzaren ikerketa zientifikoaren aldeko apustuaren eta urte batzuetatik hona autonomia-erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek egindako aliantzaren emaitza da. Euskadi I+Gren arloan indar garrantzitsuenetarikoen artean kokatzeko ahaleginean, IKERBASQUEren oinarrizko lan-ildoa ikertzaile adimentsuen erakargune gisa aritzea da.

Ikerbasquek 15 zientzialari gazte kontratatzeko Research Fellows programaren deialdi berria ireki du

Zientziarako Euskal Fundazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude