Igo ASO posizioetan

Igo ASO posizioetan

Aplikazio mugikorrak tresna bat gehiago bihurtu dira gure egunerokoan. Gaur egun aplikazio mugikor piloa dago, smartphonetik autoa martxan jartzea ahalbidetzen dizutenetatik hasi eta etxeko sukaldaritza egiten duten jatetxeak  gomendatzen dizkizuten aplikazioak arte. Hainbeste aplikazio dago batzuk besteetatik ezberdintzeko beharrizana ere sortu da. Aplikazio mugikorretarako APP Store Optimization-ek (ASO) edo SEOk horixe dute xedetzat beste helburu batzuekin batera.

Igo ASO posizioetanArrazoi horregatik ASO jaio da. Bere helburua honako hau da: aplikazio mugikor bat optimizatzea aplikazio edo app-en denda batean haren ikusgarritasun eta deskargak hobetzeko. ASO aplikazio baten optimizatze prozesua da erabiltzaileak aplikazioen dendetan bila dabilenean lehen emaitzen artean agertzea lortzeko. ASO APP-en SEO dela esan dezakegu.

SEO prozesu orotan bezala, ASOk hitz gakoen hautatze eta optimizatzea barne hartzen du. Horrela erabiltzaile batek app bat aurkitzeko bilaketak egiten dituenean erabiltzen dituen keyword-ak identifikatzen dira. Helburua da bilaketen emaitzetan lehiakideen gainetik agertzea.

 ASO aplika dakiekeen aplikazioen denda ezagun edo garrantzitsuenak hurrengoak dira: Apple App Store, Google Play, Amazon App Store, Windows phone store

  • Smartphonen erabiltzaileen artean %63k baino gehiagok aplikazio mugikorrak App-en denden bitartez deskargatzen dituzte.
  • Bi milioi aplikazio daude App-en dendetako datu-baseetan.
  • Erabiltzaileek denboraren %80 web-aplikazioetan kontsumitzen dute.
  • Egunero 700 aplikazio berri jaiotzen dira.

Datuek ez dute gezurrik esaten, hainbeste app dago ezinbestekoa da ASO estrategia bat izatea aplikazioak posizionatzeko.

SEO edo web-posizionamenduarekin gertatu bezala, egon 2 alderdi daude, on metadata eta off metadata:

 ASO On metadata-rekiko faktoreak honako hauek dira:

  • Title (Izenburua): Edozein SEO estrategiatan bezala, izenburua mendi-tontorrean dago. Izenburua aprobetxatuko dugu gu bila gaitzaten gogokoen ditugun keyword garrantzitsuenak sartzeko.
  • Description (Deskribapena): Aplikazio mugikor baten deskribapenari dagokionez lehenesten den helburua erabiltzailean arreta lortzea da, bai eta aplikazioaren onura eta bertute nagusiak hitz gutxian azaltzea ere. Deskribapen on batekin erabiltzailea erratu eta erosten ari dena argi ez edukitzea saihestuko dugu.
  • Keywords (Hitz Gakoak): Beti neurriz erabilita eta kalitatea kopuruaren aurretik lehenetsita, beharrezkoa da horiek ahalik eta atal gehienetan sartzea.
  • Ikonoa: Ikonoak paper oso garrantzitsua dauka; izan ere, erabiltzaileak ikusten duen lehen gauza da. Deskribatzailea izatea garrantzitsua da.
  • Pantaila-irudiak (mugikorrak eta iPad): Deskribapenean bezala, aplikazio mugikor bat erosi baino lehen aurrebista bat erakustea garrantzitsua da. Erabiltzaileei app-a erosi edo deskargatzean aurkituko dutena jakin dezaten pantaila-irudi batzuk eskaintzea ezberdintasuna marka dezake hura deskargatu edo hurrengora pasatzeko.
  • Kategoria: App-a dagokion kategorian kokatzea irudi duena baino garrantzitsuagoa da. Ez daude asko, baina urrats honetan erratzeak zure “fan”-ek zu ez aurkitzea ekar dezake.

ASO Off metadata-rekiko faktoreak honako hauek dira:

  • Landing App: Aplikazio mugikorrari ikusgarritasun handiagoa eta, hortaz, esteka, deskarga eta biralitate handiagoak lortzeko, egokiena aplikazioa web-orrian Apple Store eta Google Play-ra lotutako botoi eta esteken bidez adierazita geratzea da. Horrez gain, aplikazioak espazio bat izan beharko luke web-orriaren nabigazio-sistemaren barruan.
  • App-era sartzeko estekak: Aplikazioa sortu, App Store-ra on metadata faktoreak kontuan hartuta era egokian igo eta on site presentzia landing berezi batekin sortu ondoren, Linkbuilding eta biralizatze estrategia bati ekin behar zaio aplikazioaren inpaktua indartzeko. Egokiena hauxe da:
    • App-etako landing-etara sartzeko estekak sortu Indexatu daitezen eta arrakasta handiagoa izan dezaten.
    • On site sortutako landing-era sartzeko estekak sortu aplikazioa indartzeko.
  • Reviews (iritziak): App-a App Store-an hobeto kokatzeko puntu bat lor daitekeen Review edo Iritzi kopuruen inpaktua jasotzea da. Erabiltzaileek beren iritziak utz ditzatela sustatzea ahaztu ezin den lana da eta kontuan hartu behar da App-ean bertan burutzen diren ekintzetan eta Marketing ekintzetan.
  • Deskarga kopurua: App-a zuzenean deskargatzea ekar dezakeen datua da hori. Kopurua zenbat eta handiagoa…. hobe.

Beraz, aplikazio mugikor bat garatu ondoren, beharrezkoa da honakoa:

  • On metadata optimizatu egitura sendoa izan dezan.
  • Off metadata ekintzak burutu ezagutzera emateko eta ikusgarritasun handiagoa izan dezan.
  • Linkbuilding eta biralizatze ekintza ezberdinak erabili.
  • Zenbat eta review, atsegin dut eta deskarga gehiago, ASO posizioetan gehiago igotzen da eta horrek ikusgarritasun handiagoa eta are deskarga gehiago lortzea dakar berekin.
Igo ASO posizioetan Igo ASO posizioetan Igo ASO posizioetan Igo ASO posizioetan