Idazmahai Birtualak: Garrantzitsuena ikaslea delako
PostPC edo PC-osteko aro berrian sartzen ari gara, non baliabide informatikoen birtualizazioaren laguntzaz, geure aplikazio eta datuak edeozein leku edo gailutik eskura ditzakegun.
Bide honetan, Elgoibarko Ikastolak eta Usurbilko Lanbide Eskolak pausu itzela eman dute K35 enpresaren eskutik, beraien azpiegitura teknologikoa garai berrietara egokitzen lehenak izan direlako, zerbitzari eta mahaigaineko ordenagailuak birtualizatzeko teknologiari esker.
Bi arrakasta kasu hauek oinarri hartuta, “Idazmahai Birtualak: Garrantzitsuena ikaslea delako” izeneko “mikrodokumentala” argitaratu dute interneten. Gidoia eta errealizazioa Transistoria ekoiztetxeak hartu du bere gain.