Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra Bilbon

Ginkana egin dezagun! –

Azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian, Bizilabe gunean. Ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra.

Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko da denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko zaie aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko dira.

  • NOIZ: ostegunetan, 18:00-19:30, 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra
  • NON: Bilbon, Deustuko Udaltegian, Bizilabe gunean
  • IRAUPENA: 6 saio
  • ADINA: 12-15 urte
  • PREZIOA, tailer bakoitzeko 15 €, eta prezio bereziak familia ugarientzat

Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko azaroaren 7a bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

Hemen izena emateko formularioa.

Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra Bilbon

Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra Bilbon

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.