Gero eta musika gutxiago pirateatzen da interneten

Gero eta musika gutxiago pirateatzen da interneten. CC-by:flattop341
Gero eta musika gutxiago pirateatzen da interneten. CC-by:flattop341

Emule, Ares, Kazaa… interneten etorkizuna zirela ematen zuen eta, musika ekoiztetxeen geroa, ordea, ilberri gauak baino ilunago agertzen zitzaigun duela urte batzuk. Hala ere, eta interneten aldaketen adibide legez, P2P sistemen erabiltzaile kopurua erdira murriztu da urte baten buruan. Egunkari britainiarrak argitaratutako ikerketaren arabera, 2007ko Abenduan, 14 eta 18 urte bitarteko gazteen %42a, hilean behin gutxienez, P2P sareren baten bidez deskargatzen zuen musika internetetik. Aurtengo Urtarrilean, 13 hile geroago, %26ra jaitsi da zifra. Honen ordez, Spotify edota Last FM bezalako webguneen erabilerak gora egin du izugarri, bertan, “musika jaitsi barik eta iragarki gabe entzun daitekeelako”, Morgan Stanleyko ikertzaile baten hitzetan.

Hala ere, honek ez du esan nahi pirateatzen ez denik, forma baino ez da aldatu: Bluetoothen bidez eta MP3 irakurgailuen bitartez musika asko elkar trukatzen baitute gazteek oraindik. Haatik, streaming sistema hauek informazio bikaina ematen diete ekoiztetxeei eta, gazteek zer entzuten duten jakinda, talde berriak promozionatu ditzakete, arrakasta izango dutela ziurtatuz.

Music Ally enpresak zuzendutako inkesta honen arabera, single-ak diskoak baino gehiago saldu egiten dira: izatez, gazteen %19ak abesti solteak erosten ditu iTunes-en bidez eta, %17ak baino ez ditu pirateatzen. Baina disko oso askoz gehiago kopiatu egiten dituzte erosi beharrean.

Kazetaria.