Fruitu eta barazkien inbentarioa

Fruitu eta barazkien inbentarioa –

Zientzia Kaiera ataritik jasoa.

Fruitu eta barazkien inbentarioa (irudiduna) (2019) liburuak ehun bat mokadu goxo biltzen ditu: landare jangarriak, gordinik edo kozinatuta jan daitezkeenak. Fruituak, zurtoinak, erraboilak, sustraiak, haziak, hostoak, loreak… baita horien lehengaietatik ateratzen diren produktuak ere, hala nola tea, kafea, marmelada, edo txokolatea.

Fruitu eta barazkien inbentarioa
Irudia: Fruitu eta barazkien inbentarioa (irudiduna) liburuaren azala. (Iturria: Pamiela Etxea)

Fruituen artean, drupak (fruitu hezurdunak), baiak (hezurrik gabe, baina bihi bat edo batzuk dituztenak), oskoldunak (intxaurrak, esate baterako), zitrikoak, eta beste batzuk ikusiko ditugu hemen.

Barazkien artean, lekaleak, barazki berdeak eta tuberkuluak bereiziko ditugu. Fruitu eta barazkien inbentarioa (irudiduna) liburuan aipatuko dituzte, baita ere, elikagai elaboratuago batzuen jatorrian dauden landareak.

Espeziak, perretxikoak eta algak ere jaso dira. Batzuk oso ezagunak ditugu: esate baterako, mahatsa edo patata; beste batzuk, arrotz samarrak dira, hala nola karanbola, edo izen bitxia dutenak, Judasen belarria, kasu.

Kolorearen arabera sailkatuta, inbentario eder honetako fruitu eta barazkiak modu askotara agertzen dira: jatorria duten loreari loturik, naturan aurkitzen diren bezala edo bertatik bildu ondoren, osorik edo zatikatuta… Horrela, obra honek azpimarratu nahi du biodibertsitatearen, jasangarritasunaren eta elikadura osasungarriaren garrantzia.

.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Fruitu eta barazkien inbentarioa
  • Egilea: Virginie Aladjidi
  • Itzultzailea: Mikel Taberna eta Juanjoxe Petrirena
  • Ilustratzailea: Emmanuelle Tchoukriel
  • ISBNa: 978-84-9172-100-0
  • Argitaletxea: Pamiela etxea; Kalandraka
  • Hizkuntza: Euskara
  • Orrialdeak: 80
  • Urtea: 2019

Fruitu eta barazkien inbentarioa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude