Facebook-eko kontua itxi duzu?
Pribatutasunaren kudeaketa eztabaidagarritik sortu zuten ‘Quit Facebook Day’ ekimena.
Zinez, konplexu samarra da pribatutasunaren kontua ongi prestatzea, baina merezi du, minutu batzuk eskaini eta facebook-eko kontua egokitzea. Hain justu, Facebook-a bera baino, ez ote da sare sozial honi ematen diogun erabilera arriskutsu bilakatzen duena?
Izan ere, inorrekin ezertxo ere ez konpartitzeko prestatu daiteke kontua eta gure profila Googlen indexatzea ere ekidin dezakegu.
Bestalde, Facebook-ek gure datuak helburu komertzialekin erabiltzen dituela ere egia da. Profiletako informazioarekin datu baseak eratu eta saldu egiten dituzte gero, gure inguruko enpresa ugarik egiten duten gisara. Kontua itxita ere, gure datuak gordetzen dituzte, sortzean onartu genituen baldintzen arabera. Beraz, kontua sortzerakoan planteatu behar genuen gauza da hori.
Sare sozialak (eta Facebook bereziki) arriskutsu bilakatu daitezke. Informazio mota oro elkarbanatzea arriskutsua izan baitaiteke eta zinez une lotsagarriak bizi baititzakegu. Hori horrela, tresna bera baino, erabilera da mugatu, aldatu eta zaindu behar duguna.
[…] Hemen facebookeko kontua itxi ote zenuen galdetu genizun. […]