Facebook: trebatzeko trikimailuak

facebook

Azkue Fundazioak honako artikulua plazaratu zuen aurtengo martxoan, eta gehienok Facebooka izango duzuela pentsatuta, hona ekartzea erabaki dugu, ea lagungarri zaizuen.

Facebookeko erabiltzailerik trebeena izateko zenbait trikimailu

Facebook, sare sozialik ezagun eta erabiliena. 1.600 milioi erabiltzaile munduan zehar. Edozeinek daki erabiltzen; baina badaude zenbait trikimailu, gure jarduera plataforman dibertigarria bilakatu dezaketenak batzutan, erraztu bestetan.
Ezagutu nahi dituzu Facebookeko trikimailu batzuk?

>>> Gure egoera eguneratzeko, baina ezer jarri gabe

Zer darabilzu gogoan?” egoera zuriz eguneratzeko aukera badago.

Galdera honi erantzunez, gure egoera eguneratu nahi dugunean baina ezer idatzi gabe, sistemak ez digu uzten.

Zelan gainditu muga hau? Badago modua!

Idatzi ondorengo testua: @[3:3: ].

>>> GIF animatu bat argitaratzeko

Bideoak arazorik gabe argitaratu daitezke Facebooken. Ez, ordea, GIF animatuak, mugimendua daukaten argazki horiek.

Baina badago modu bat horrelako baliabidea sareratzeko:

  • giphy.com webgunean igo argazkia
  • Horren esteka kopiatu, Facebooken itsatsi eta listo! Argitaratuko da.

>>> Zure profilean onartutako aplikazioak eta baimendutako datuak berrikusteko

Webgune, aplikazio, zerbitzu eta joko batzuk Facebooken bidez izena emateko aukera eskaintzen dizute. Batzutan, hauek erabili ahal izateko Facebookeko kontura lotzeko baimena eman behar diezu. Behin, baimen hori jasota, zure izenean argitaratzeko aukera izango dute, beste jarduera batzuen artean.

Baina denbora pasata, zein baliabidek daukan hori egiteko baimena berrikusi nahi baduzu, horrela egin beharko duzu:

  • Zure profilean, Ezarpenak > Aplikazioak aukeratu.
  • Hortxe noizbait baimendu dituzun aplikazio, plugin eta abarren zerrenda agertzen da.
  • Bakoitzaren izenaren gainean jarrita, editatu edo ezabatzeko aukera izango duzu. Editatzerakoan, ezarpenak moldatuko dituzu eta erabaki batzuk hartu; ezabatzerakoan, aplikazioak ez du zure Facebooeko kontuarekin loturarik izango.

>>> Letrak buruz behera

Lagunak zoratu nahi badituzu, Facebooeko testuak buruz behera eta ingelesez jartzea oso erraza da.

Ezarpenak > Hizkuntza atalera jo eta hizkuntzen zerrendan badago bat “English (Upside down)” jartzen duena.

Hori sakatu eta hizkuntza aukeraketa aldatu arte horrela agertuko dira zure argitalpenak.

>>> Orri baten jarraitzaile egiteko lagun guztiak gonbidatu klik bakar batez

Orri bat sortu duzu Facebooken eta lagunak horren jarraitzaileak egiteko “Atsegin dut” egin dezaten gonbidatu nahi dituzu.

Banan-banan gonbidapena luzatu beharrekotan, badago beste baliabide azkarrago bat:

  • Sortu duzun orria zabaldu eta ezkerreko zutabean agertzen den “Lagunak orrialde hau atsegitera gonbidatu” aukera sakatu.
  • Chrome nabigatzailea erabiliz, F12 tekla sakatu eta kontsola bat zabalduko zaigu.
  • Kontsolaren pantaila horretan ondoko hau idatzi:
    var inputs = document.getElementsByClassName(‘uiButton _1sm’); for(var i=0; i<inputs.length;i++) { inputs[i].click(); }

>>> Argazki bilduma osoa deskargatu klik bakar batez

Argazki bilduma bat deskargatu nahi duzu eta astuna da banan-banan ibiltzea eta deskargatzea. Badago modua irudi guztiak batera deskargatzeko baita ere!

  • Chrome nabigatzailea zabaldu eta Download FB Album Mod luzapena instalatu.
  • Facebookera joan, argazki bildumak atalera eta deskargatu nahi dugun bilduma zabaldu.
  • Helbide barran deskargatzeko luzapen horren ikonoa agertuko da; hau sakatu (irudian agertzen dena):

  • Normal” aukera sakatu.
  • Download FB Album Mod-ek bilduma bat sortzen du, deskargatutako argazki guztiekin.
  • Argazkiak prest daude gordetzeko edo beste euskarri batetan argitaratzeko.

>>> Bideo bat sortu nahi duzu zure Facebookeko argazkiekin?

Urte bukaeran Facebookek horrelakoak egitea proposatzen digu eta baliabidea eskaintzen digu.

Beste edozein unetan egin zenezake, www.apixable.com webgunearen bidez.

>>> Zure lagunen artetik ezabatu zaituena jakiteak arduratzen zaitu?

Facebookeko lagun zerrendatik nork ezabatu zaituen jakiteak arduratzen ba zaitu, badago zein izan den jakiteko modurik, Who Deleted Me webgunearen bidez:

  • Honek nabigatzailean luzapena gordetzen du baita ere.
  • Facebookeko kontuarekin lotu eta zure lagunen zerrenda gordetzen du.
  • Facebook berriro zabaltzen duzunean, aurretik gordetako lagunen zerrenda hori unekoarekin alderatuko du.
  • Zeinek ezabatu zaitueen esango dizu.

>>> Mezu berdina parte hartzen duzun talde guztietan aldi berean argitaratzeko

Badaude zenbait aplikazio hau egin ahal izateko.

Hauetariko bat Postcron da:

  • Aplikazio honetan izena eman eta Facebookeko profila lotu behar duzu.
  • Argitalpenak zabaldu nahi izango dituzun taldeak aukeratu.
  • Argitalpenaren edukia sortu, nahi dituzun baliabideak erabilita: argazkia, testua, bideoa…
  • Argitalpenerako ordua ezarri.

>>> Facebooken ezabatutako mezu eta irudiak berreskuratu

Hau erabili ahal izateko, lehenago noizbait Facebookeko gure datuen kopia bat eginda izatea beharrezkoa da.

  • Kopia egiteko, hona joan: Ezarpenak > Orokorra > “Zure Facebookeko datuen Download a copy.”
  • Facebookek, plataforman izena emateko erabilitako posta elektroniko helbidera ziurtatzeko jakinarapena bidaliko dizu. Kopia eginda dagoenean, horretara bidaliko dizu baita ere.
  • Kopia eginda, mezu bat bidaliko dizu Facebookek eta bertan zure kopia ordenagailuan deskargatzeko esteka agertuko zaizu.

>>> Facebookek gure izena ez agertzeko bere iragarkietan

Facebooken egiten dugun jardueraren arabera, aplikazioak iragarkiak sortu eta gure lagunei agertzen zaizkie euren profiletan, gure izenarekin. Hau ekiditzeko modua badago.

Iragarki sozial hauetan gure izena agertuko da, soilik aurretik Facebookeri horretarako baimendu badiogu. Bestalde, iragarki sozial hauetan gure izena agertuko litzateke bakarrik gure jarduerari lotutako edukietan.

Gure izena agertzeko baimen hau ukatzeko, ezarpenetara jo behar dugu:
Ezarpenak > Iragarkiak > Ads with my social actions > Who can see your social actions paired with ads? > Eta hor aukeratuko dugu, “Nire lagunek bakarrik” edo “Inor ez” artean.

facebook

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.