Euskarazko Wikipediako 50. artikulurik luzeenak
Errusiar Inperioa [145.445 byte], José María Sánchez Carrión [102.815 byte], Persepolis [100.375 byte], Eskozia [94.532 byte], Aro Garaikidea [92.744 byte] eta Baiona [83.058 byte] dira zerrenda honetako lehenengo artikuluak. Ikusten denez historiarekin harremanetan dauden 3, 2 leku izen eta biografia bat aurkitzen ditugu lehenengo 6 hauen artean. Zeintzuk dira, ordea, hurrengo 44etako gaiak?
Zientziari buruzkoak hainbat aurki daitezke: Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza [82.376 byte], Ammonoidearen generoen zerrenda [78.575 byte], Helio [72.437 byte], Bizigarritasun planetario [54.727 byte], Euskal Herriko geologia [50.451 byte], Onarpenerako laginketa [58.230 byte], Biziaren jatorria [48.641 byte], Konposatu organikoen nomenklatura [53.841 byte], Isotopo taula (zatikatua) [54.539 byte] eta Isotopo taula (osoa) [52.739 byte] aurki daitezke. Betizu [63.639 byte] artikulua ere kategoria honetan sar daiteke. Animalia honi buruzko artikulua guztietan zabalena da.
Kirolak ere badu leku bat: UEFA Euro 2008rako sailkapen fasea [76.463 byte], 2006ko Munduko Futbol Txapelketa [73.663 byte], ATP World Tour Masters 1000 [48.870 byte]
Historiak hartzen zuen lehenengo 6en artean erdia. Eta ez dira gutxiago lehenengo 50 hauen artean: Herri Batasuna [70.037 byte], Antzinako Erregimena [65.886 byte], Bigarren Mundu Gerra [64.456 byte], Afroamerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua (1955-1968) [63.777 byte], Nafarroako konkista [60.416 byte], Gerra zikinaren kronologia [55.542 byte], Erromako kontsulen zerrenda [53.058 byte], Txernobylgo hondamendia [58.878 byte], Erdi Aroa [58.888 byte], Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian [50.205 byte] eta 2006 [49.073 byte] dira zabalenak.
Biografien atalean, lehen ikusitako Sanchez-Carrionez gain Steffi Graf [51.761 byte], Walt Disney [51.725 byte] edo Ennio Morriconeren diskografia [55.390 byte] aurki daitezke.
Leku izenek eta geografiak Wikipediako atal garrantzitsu bat hartzen dute. Eskozia lehenengo artikuluen artean baldin bazegoen ondoren Gales [72.728 byte], AP-8 [68.889 byte], Iruñerria [59.632 byte], Enontekiö [47.092 byte], Kemijärvi [46.852 byte], Irlanda [49.521 byte], Donostia [48.703 byte] eta Estatuen zerrenda biztanleriaren arabera [56.278 byte] aurki daitezke.
Euskara [57.158 byte] artikulua zabala bada, bere euskalkia den (edo zen) Erromintxelak [61.234 byte] oraindik tamaina handiagoa du.
Kultura arloan Kapera Sixtinoa [58.102 byte], Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria [50.152 byte] eta, kulturan sartu badaiteke El Conquistador del Fin del Mundo [54.072 byte] dira artikulurik zabalenak alor honetan.
Sarpen (sexualitatea) [58.294 byte] artikuluak gora egin du nabarmen azken astean. Esan beharra dago sexuari buruzko artikuluek bilaketa ugari sortzen dituztela Wikipedian, batez ere gazteenen artean interesa dagoelako, noski.
Bukatzeko Turismo [56.402 byte] eta Industria [47.440 byte] artikuluak daude.
Hauek dira Wikipediak dituen artikulurik handienak. Ikusten denez alor ezberdinak jorratzen dira horien artean eta, obsesiboak izan daitezkeen batzuk kenduta (adibidea Sanchez-Carrionen artikulua izan daiteke) orokorrean zerrenda gutxi eta artikulu asko daude hemen.