Euskal nortasunaren garapena sarean

Euskal nortasunaren garapena sarean –

Lorea Arakistain Aizpirik sarean.eus atarian.

Euskal nortasunaren erronkak XXI. mendean Udako Ikastaroaren baitan emandako hitzaldian oinarritutako artikulua.

Ingurune digitala

Euskal nortasunaren garapena sareanIngurune digitala kontzeptuak barnebiltzen ditu garai bateko teknologia berriak esapidea;  eta, ondoren, arlo profesionalean asko erabili den Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT). Ingurune digitala gehiago ere bada, bizi garen espazioa da digitala. Hain inbaditzailea eta nonahikoa ezen eta ikusezina ere bihurtzen den. Soinean ere badaramaguna.

Pertsonen artean, eta, makinen eta pertsonen artean komunikazio eta interakziorako erabiltzen diren baliabide digitalek osatzen dute ingurune digitala. (It. wikipedia)

.

Garapen digitala

Interkazio hori asko aldatu da mende erdian. 80ko hamarkadan ordenagailuak zulodun txartel eta komando bidezko terminalen bidez kudeatzen ziren, eta, hizkuntzak, esate baterako, ez ziren garrantzitsuak.

Hamarkada aurrera joan ahala, ordea, ordenagailu txikiak agertu ziren, ordenagailuak enpresetara iritsi ziren eta 90eko hamarkadan etxeetan sartzen hasi ziren. Orduan, hizkuntzak bazuen garrantzia: erabiltzaileek hizkuntza naturalean mezuak bistaratzen zituzten interfazeak erabiltzen zituzten eta euskara bere tokia bilatzen hasi zen.

Handik gutxira lehen webguneak agertu ziren. Edukia zen garrantzitsua garai hartan. Eta hasi ginen webguneak sortzen: gure webguneak eta gure hizkuntzan.  Euskarazko edukidun lehen werbgunea diasporan sortu zen 1994an. Bubers Basque Page.

2010eko hamarkadan ordenagailu haiek poltsikoan sartu zitzaizkigun eta eduki-pataformak eta sare sozialek egin zuten eztanda. Erabiltzaile kopurua zen garrantzitsua orduan.

Gaur, datuaren garaia da. Erabakiak hartzeko garaian ez dira gure iritziak kontuan hartzen, gure jokabidea baizik. Ez dute gure iritzia jakin beharrik, badakitelako benetan zer egiten dugun. Zer garen, zer gorroto eta zer desio dugun. Jokabide horretan oinarrituta eraikitzen da ingurune digitala.

.

Nortasun digitala

Nortasun digitalaz ari garela, ariko gara datu multzo batez. Nortasun hori partekatzen dutenek argitaratzen dutena, beste identitate batzuekin gurutzatzen dutena eta nortasun horri lotzen zaiona.

Esan dezakegu euskaldunak garela, baina neurtuko da zer egiten dugu ezberdin. Zein lirateke euskalduntasunaren hitz gakoak? Izenarekin berarekin nahikoa lan. Geografikoak? Identitarioak? Linguistikoak? Zer da euskaldun digital bat? Zein dira bereizten dituen ezaugarriak?

Hizkuntza izan daiteke ezaugarri bat. Oso euskaldun senti gaitezke, oso euskaltzale izan, baina horrek ez du eraginik praktikan ez badugu aplikatzen. Gure gailuetan euskara konfiguratzden dugun, sarean euskara kontsumitzen dugun, euskaraz nabigatzen dugun ala ez. Gure jardunak  definitzen gaitu eta horren baitan hartzen dira erabakiak.

Hizkuntza izan daiteke nortasunaren ezaugarri bat baina zein beste egon daitezke eta nola proiektatzen da euskalduntasuna testuinguru digital global honetan?

Izan daiteke….

.

Lurraldea, geografia erakusten da: kaleak, herriak, hiriak, mapak erakusten dira. Eguraldiaren mapatik haratago ari gara lurraldea modu batera edo bestera proiektatzen. Ikusten ditugu sarri, gainera, gure hiriak haien artean leihatzen.

.

Pertsonak. zein dira gaurko euskaldunak? Nortzuk gara edo ez gara?

.

Ikurrak

Ikurrinaren emojirik ez dago, ez da ikusgarria. Bretainian esaterako urteak daramatzate arlo honetan lanean. Momentuz arrakasta barik.

.

Interneteko Domeinua

.EUS domeinua bada komunitate baten parte diren, egiteko eta izateko eta egiteko modu bat duten proiektuak identifikatzeko modu bat. Bereizten gaitu.

Eta betse hainbat egon daitezke.

.

Nortasunaren garapena

Aipatu dugu zer proiektatzen dugun. Proiektatzen duguna bueltan jaso dezakegu baina beste hainbat eta hainbat narratiba ere jasotzen ditugu. Jasotzen dugun horrek ere egiten, eraldatzen gaitu. Ingurne digitalak euskal nortasuna eraldatzeko gaitasuna du eta aldatu egiten du.

.

Aukerak eta mehatxuak

Aukerez hitz egiterako orduan, esan izan da sarean estatuez gaindi funtzionatu dezakegula, muga geografikorik ez dagoela, baina estatu egiturak nonahi erreplikatzen dira: abiatzen gara Google Españatik edo erosten dugu Amazon Francian.

Frantziaz, Espainiaz ez gara fido. Eta Googlez, Facebookez eta Amazonez? Zer dute guretzat? Urtetan normalizatutako hainbat gauza galtzen ari gara. Lortu zen euskara unibertistatean, zientzian, telebistan… egitea. Eta Googlek, euskarazko publizitatea ez du onartzen. Belaunaldi gazteentzat euskarazko iragarki bat bezalako gauza sinple bat guztiz arrotza izango da. Sarean, komunitate txikien zapalkuntza bikoitza izan daiteke: estatuena eta korporazio handiena.

Horrek ez du esan nahi aukerarik ez dugunik Interneten nor izateko zer egiteko. Galdera da: benetan nahi dugu? Prest gaude? Zapalkuntza horiez jabetzeak berak eragina du gure identitatearen eraikuntzan.

Aukera dugu gurea ere egiteko. Izan ere, euskaldunok ingurune digitalean egin eta eragin guztiok egiten dugu. Enpresek, kultur-sektoreak, merkatariek, komunikabideek, norbanakoek proiektatzen dute nortasuna eta hori berori jasotzen dugu bueltan. Hautua izan daiteke ezberdintasunak nabarmendu eta baliatzea edo ezaugarri homogeneizatzaileak bilatzea.

Horrek guztiak eta mundu-dinamikek eramango gaituzte etorkizuneko euskalduntasuna garatzera. Nolakoa ez dakigu, desberdina ziur.

Euskal nortasunaren garapena sarean

 

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.