ETB 3ren programazioan aldaketak: 14 orduz marrazki bizidunak
Aldaketak ETB3 katean. Eta horixe zen maiteen genuena. Kultur gaiak lantzeko saioak eskaini behar zituen sorreran hirugarren kateak. Hara bideratu zituzten Hitzetik Hortzera eta Sautrela, eta Elkartasunaren bideak, Nickdutnik bezalako saioak.
Programazioaren zati handi bat hartzen zuten marrazki bizidunek, baina gaurtik aurrera handiagoa. Goizeko 07:00etatik 21:30ak arte (14 ordu eta erdi!) haur eta gazteentzako programazioa emango du.
Agian ni nago erratuta, baina kulturari garrantzia emango zion katea behar zuen ETB3k. Erreportaje bereziak eta EITB Kultura saioek indarra izango zutela iragarri zuten, eta kultur aspektu zehatzak landu ahalko zirela.
Gaur da eguna, 14 orduko programazioa eskainiko diotela haur eta gazteen eskaintzei, berezko saioei eta bertako produkzioen orduak murriztuz.
Atzo gustora nengoen Bizardunak taldearen kontzertua ikusi eta entzuten… eta gaur hauxe, 14 ordu marrazki bizidun.
Gora Japonia! Laister ETBri estatua jarriko diote Tokion.
ai ze ondo! ze notizi ona!
ejem
Hauxe da honen gainean dudan lehenengo berria; baina hipotesi bat dut: ez ote da hau izango oporraldirako soilik egindako aldaketa bat?
Hala izanda ere, ez litzaidake egoki irudituko, baina txarren-txarrenean ere…
[…] zuzendariek ezta ere: kultura eta gazte-programak edo marrazki bizidunak? X. Irizarrek lehengoan ZuZeun ETB3ko 14 ordu marrazki bizidunentzat soilik izango zirela salatzen zuen arrazoi osoz. Zer dela eta […]