Eta Lurra zeharkatzen duen tunel bat egingo bagenu?
Eta Lurra zeharkatzen duen tunel bat egingo bagenu? –
Bidaia oso merkea litzateke, eta oso azkarra.
Lur planetaren diametroak 12.742 km ditu, eta diametro hori osorik zeharkatzen duen tunel bat egingo bagenu, Lurraren nukleotik pasa beharko ginateke. Erronka teknologiko itzela litzateke, milaka gradu egiten baititu bertan.
Behin tunela eraikita ordea, funtzionamendua erabat eraginkorra litzateke. Izan ere, bagoia erotzen uztea nahikoa litzateke 21 minutuko erorialdiaren ostean 28.000 km/h abiadura lortzeko. Balaztarik ere ez luke beharko, behin nukleoa pasata bagoia motelduz joango litzatekeelako Lurraren beste aldera 0 km/h-ko abiaduran iritsi arte. Hau da, grabitateak egingo luke lan guztia.
Bide batez, 42 minutu eskasean egingo genuke ibilbide osoa.
Eta…? ataleko bideoek galdera honi eta beste batzuei heltzen die, eta hainbat egoera hipotetiko zientziaren bidez azalen dira bertan.
Atal hau Órbita Laika (@orbitalaika_tve) eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko elkarlanaren emaitza dira.
Eta Lurra zeharkatzen duen tunel bat egingo bagenu?