Asteburu honetan: Entsalada hornitua

Asteburu honetan: Entsalada hornitua –

pagotxa errezetak - Asteburu honetan: Entsalada hornitua

Asteburu honetan eta beroari eta udari begira jarraituz, entsalada_on bat prestatzeko atea irekiko dizugu, ondoren zuk zeuk zeure gustora egin dezazun osagaiak nahi bezala eta etengabe aldatuz. Oinarri honetan, nahi bezalako entsaladak eta osagaiak maneatu ahal izango ditugu, erremolatxa, luzoker edo pepinoa, kornixonak ozpinetan, azenarioa, Idiazabalgo gazta dadotan, olibak, intxaurrak, eta abar. RZ erraza, ama eta izeba datozenerako, parranda osterako eta noiznahi jateko modukoa. Gozatu eta on egin!  🙂

Entsalada hornitua

Entsalada hornitua

Asteburu honetan >

Osagaiak:

  • 2 uraza
  • Eskarola bat
  • Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua
  • 3 tomate heldu, zurituak
  • 8 zainzuri
  • 3 arrautza egosi
  • 8 antxoa xerra, oliotan
  • Hegaluze mendrezka oliotan, 150 g
  • 2 koilarakada handi Xerez ozpin
  • 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra
  • Gatza

Errezeta:

  1. Ur hotz ugarian, ozpin edo ehe tanta batzuekin, garbituko ditugu uraza eta eskarola hostoak. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren. Eskuekin zatituko ditugu hosto handienak, hostoen zirietatik abiatuta.
  2. Garbitu ondoan, limoiaren moduko ataletan moztuko dugu tomatea. Ozpin-olioa prestatuko dugu gero, oliba olio birjina, ozpina eta gatza erabilita.
  3. Ozpin-olioaren herena isuriko dugu entsalada-ontzi baten hondoan eta haren gainean ipiniko ditugu tomate atalak, eta haien gainean zainzuriak, arrautza egosi laurdenkatuak, antxoak eta mendrezka, xafla mehetan izpitua edo papurtua. Gai hauen guztien gainean zabalduko ditugu uraza eta eskarola hostoak eta tipulin zirrindolak.
  4. Ozpin-olioaren gainerakoa ondoan duela zerbitzatuko dugu, ozpin-olioaz nork bere gustura manea dezan. Horrela egiten badugu, hostoak ez dira zimelduko. Gainera, gai astunenak ontziaren hondoan eta arinenak gainaldean ipintzen baditugu, behar bezalako entsalada jango dugu, gaiak zanpatu gabe.

Entsalada hornituaKasu!

Aitzaki egokia dira entsaladak nahi bezala, egoera eta gustuen arabera osagaiak etengabe aldatzeko. Oinarri honetan, nahi bezalako entsalada guztiak maneatu ahal izango ditugu, erremolatxa, luzoker edo pepinoa, kornixonak ozpinetan, azenarioa, Idiazabalgo gazta dadotan, olibak, intxaurrak, eta abar gaineratuz. Ozpin-olioa ere alda dezakegu, ziapea, soja-saltsa edo limoi zukua erantsiz.

Gozatu eta on egin!

Errezeta gehiago…

Bakailao eta piper erre entsalada

zuzeurzk Asteburu honetan: Entsalada hornitua

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!