#EmakumeakTxioherrian kanpaina martxan: bertxiotu eta jarraitu emakume txiolariak!
#EmakumeakTxioherrian kanpaina martxan: bertxiotu eta jarraitu emakume txiolariak! –
Sustatuk antolatutako 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldian bota zuten erronka Goizalde Landabasok eta Leire Narbaizak: emakumezkoek Twitterren duten ikusgarritasuna eta errelebantzia areagotu nahian #EmakumeakTxioherrian kanpaina abiarazi dute eta martxan da aste honetan, abenduaren 6tik 12ra. Zertan datzan? Bada, egunero 3 emakumeren txioak bertxiotzea, batetik, eta bestetik, emakumezko gehiago jarraitzea Twitterren. Sartu eta sakatu Follow botoia!
Twitterren sarri agertzen den gaia da emakume eta gizonen artean dagoen desorekarena. Emakumeak gutxiago dira Twitterren (%33 inguru dira euskal txiolarien artean), gutxiago txiokatzen dute, oro har, eta Umapeko asteroko rankinean ere, lehenengo 100 postuetan nabarmen gutxiago dira (23-25 inguru, asterik gehienetan).
Desoreka horren arrazoiak makinatxo bat dira, seguru asko, batzuk gizartean bilatu beharrekoak (emakumeen ikusgarritasun txikiagoa, oro har, esparru publiko gehienetan), zein Twitterren bertan aurkituko ditugunak (dela jazarpenagatik, dela txiokatzeko modua ezberdina delako, dela plaza publikoan emakumeei leku txikiagoa uzten zaielako,…).
Emakumeek euskal Txioerrian duten ikusgarritasuna handitzera eta arrakala murriztera dator, beraz, #EmakumeakTxioherrian kanpaina, oso arau zehatzekin:
- Txiokatu egunero emakumeek idatzitako 3 txio (gutxienez).
- Jarraitu emakume gehiago Twitterren.
- Zerorrek idatzitako txioetan, #EmakumeakTxioherrian traola erabili dezakezu, kanpainari ere ikusgarritasuna emateko.
Umapek ere bat egin du kanpainarekin, nola ez. Eta hementxe gure ekarpen txikia. Jarraian dituzu Txioherriko hainbat andrazkoren kontuak, sarean ditugun 75 emakume txiolari aktiboenak. Ez dituzula jarraitzen? Sartu eta eman Follow botoiari!
- @AgirreAlaine
- @AgirreGarita
- @AgurtzaneSola
- @ainariss
- @ainhoaso
- @aintzanemug
- @Aitziber_Agirre
- @AitziGarmendia
- @AizpeaOM
- @AnaErasun
- @AnaGalarraga1
- @AnaisNi
- @anarirena
- @ane_zabala
- @anepirata
- @AneZuazubiskar
- @AnnieSdelMono
- @ArantxaIraolaAl
- @arkkuso
- @BakartxoR
- @BetaurrekoMorea
- @bootxo
- @construktsia
- @desplazatua
- @dorletakortazar
- @eeizagirre
- @Eelduaien
- @eidercarton
- @ErikaLagoma
- @euskaljakintza
- @GARA_aerenaga
- @GoizaldeL
- @goraxaho
- @idurreski
- @ik0itz
- @IratiIciar
- @itziar_ostolaza
- @itzulipurdika
- @Iurrebidegain
- @katixagirre
- @katuajea
- @lauramintegi
- @leire_pinedo
- @MaddalenIriarte
- @maddisasi
- @MaitaneUrbieta
- @maite_ber
- @Maite_Ubiria
- @marinalanda_
- @MarisaBarrena1
- @mddmdsn
- @MeriLing1
- @MertxeMugika
- @MiraririMirari
- @MJauregiLasa
- @MKattalin
- @mtxoperena
- @nadia_ph_14
- @NekaneZinkunegi
- @nerener123
- @ninaizane
- @oi_tsr
- @OihanaBartra
- @onintzaenbeita
- @pmendibil
- @probatxoa
- @RebekaUbera
- @samaravelte
- @tessando
- @Ttuttuken
- @txargain
- @ulaiar
- @ziharae
#EmakumeakTxioherrian kanpaina martxan: bertxiotu eta jarraitu emakume txiolariak!