Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021: izen-ematea zabalik

Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021: izen-ematea zabalik –

Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021: izen-ematea zabalik

Aurretik izena emateko epea 2021eko urtarrilaren 1ean irekiko da. Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea, azokan parte hartzeko.

Hemen, osatu beharreko formularioa

Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko, derrigorrezkoa da aurretik izena ematea; izen-emate horretan datu orokorrak emango dira, eta, ondoren, apirilean, behin betiko datu zehatzak zehaztuko dira beste formulario bat osatuta. Hona hemen aurretik izena emateko formularioa.

EPEA: izena emateko epea 2021eko urtarrilaren 1ean irekiko da eta urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea jaso eta ondorengo egunetan jarriko gara zuekin harremanetan, prozesuan laguntzeko.

Aurretik izen-emateko formularioa betetzeak ez du esan nahi Elhuyar Zientzia Azokan parte hartuko denik; horretarako, behin betiko izena emateko formularioa osatu behar da.

2021eko martxoaren 8an zabalduko da izena behin betiko emateko formularioa, eta 2021eko apirilaren 12rako osatu beharko dira proiektuaren inguruko xehetasun guztiak. Hemen daude Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021 proiektuan parte hartzeko ezaugarri eta baldintzak.

Hauxe da kontuan hartu eta jarraitzeko 2020-2021 ikasturteko egutegia:

Izen-ematea (formularioa) 2021eko urtarrilaren 1etik 28ra
Ikertzaileekin harremana (online) 2021eko otsailaren 1etik martxoaren 8ra
Azokara joateko behin betiko eskaera egin (formularioa) eta proiektuaren dokumentazioa jaso: taldearen izena, taldekideak, txostena, bideoa, laburpena eta taldearen argazkia 2021eko martxoaren 8tik apirilaren 12ra
Proiektuak webgunean bistaratu

Epaimahaiak lanak aztertu eta taldeekin harremana izan (online)

2021eko maiatzean
Elhuyar Zientzia Azokaren azoka nagusia; egoerak ahalbidetzen badu, azoka presentziala izango da 2021eko ekainean (data zehazteke)
Bizipenak (beste azokak, trebakuntza eta egonaldiak zentroetan) 2021eko ekainetik aurrera

 

Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021: izen-ematea zabalik

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.