Denok gara yonki
Denok gara yonki –
Jende asko ibiltzen da kalean sudurreko azkurak non arindu ditzakeen galdezka. Urduri. Ordenadoreak konektatzeko wifi bila kafetegiz kafetetegi / asko // galdezka ibiltzen diren bezala.
Garai bakoitzak ditu bere drogak. Guk, adibidez, gauez pastillak behar ditugu lotarako, egunez kafea, tea, edari energetikoak eta gimnasiorako batidoak. Behar ditugu antidepresiboak eta antsiolitikoak batzuetan. Futbol ekipo bat beti. Edo eguna kirola eginez ematea. Eta noski, behar ditugu app-ak ere. Behar dugu Candy Crush, Facebook eta Instagram. Behar dugu Betandwin.
Ihes egin nahiko bagenio bezala denari. Ihes egitea bera bihurtu balitz bezala helburu. Droga itxurarik gabeko droga horiekin. Droga batek arrakasta izateko, ez baitu droga itxurarik izan behar. Dena behar du izan plazer, dena ohitura. Futbol liga izan daitekeen bezala abuztuaren hasieran, Larretako yogur bat bazkalostean edo sagardotegi bat otsailean.
Wifia? Badakin non duten wifi ona?