Danimarkako kontserbatzaileek internautak identifikatu nahi dituzte delitugileak aurkitzeko
Lars Barfoed, Danimarkako Justizia Ministroa eta alderdi kontserbadoreko burua, proposamen bat prestatzen ari da interneteko erabiltzaileak identifikatu eta jarraitzeko deliturik izanez gero. Horretarako, interneteko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek erabiltzaile bakoitzari identifikatzeko eskatu beharko die.
Danimarkako erabiltzaile bakoitza internetera konektatzen denean, bere identifikazio kodea sartu beharko du (oraindik erabakitzeko dago zein sistema jarraituko duten: kode pertsonala, sinadura elektronikoa, SMSak…) eta ez du internetera sarbiderik izango bere nortasunari buruzko informazioa erregistratu eta egiaztatzen duten arte.
Sistema honi esker, noizbait deliturik bada, eskuratutako informazioari esker poliziako inteligentzia zerbitzuek delitugilearen aztarnak erraz jarraitu ahal izango dituzte.
Proposamenak terrorismo ekintzak kontrolatzea du helburu, baina ez al da erabiltzailearen pribatutasunaren kaltetan izango?