Burua joan zaie gidoilari hauei

Bazkal osteko kafea ari nintzen hartzen tabernan. Telebista piztua zuten ohi bezala, eta Saber y Ganar saioa entzuten nuen atzean. Une honetara heldu zirenean, tabernan geunden guztiok burua jiratu genuen pantailara. Inoiz ez genuen halakorik ikusi! Eta gutxiago telebista saio serio batean.

Hara non hasten den Jordi Hurtado aurkezle nekaezina galderak rap formatuan egiten. Erantzun bakoitzeko 500 puntu irabazteko, lehiakideak ere modu berean itzuli behar zituen galderak. Une hau, benetan, surrealista iruditu zitzaidan.

Jordi Hurtado aurkezle seriotzat nuen, baina alajaina!

Azken urtetan telebistan ikusi dudan une harrigarrienetakoa iruditu zitzaidan, benetan.

Jordi Hurtado rapeatzen irudikatzen al duzu?

Irudia | Jordi Hurtado rapeatzen irudikatzen al duzu? | Ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Burua joan zaie gidoilari hauei”-ri buruz

  • Jordi Hurtado “katxondo” bat da. Nabaritzen zaio. Eta ezagutzen dutenek ere hori esaten dute.