Bizitza zer den erakusteko, 873 argazki minutu batean

zuzeu.eus-logo7
Getty Images argazki agentziak kaleratu berri du bideo txundigarri bat. Bizitzaren zikloa erakusten du (bere eran) Getty-ren irudi bildumako 38 milioi argazkietatik 873 erabilita. From Love to Bingo izena jarri diote bideoari eta agentziaren promozioa egin nahi izan dute, aditzera emanez, mugarik gabeko argazki bilduma dutela eskuragarri. Zoritxarrez, ordea, Getty Images ez da inondik inora eduki digitalen banaketa digitalaren eredu. Izan ere, ordainpekoak dira eskaintzen dituzten argazkiak eta haien erabilera mugak zehatz mehatz ezartzen ditu. Arrastorik ez du Creative Commons lizentzia irekiekin. Hala eta guztiz ere, merezi du bideoa ikusteak, irudiak (eta soinu nahiz musika) erabiliz narrazio ulerkorra sortu baitute.