Bizitza 2.0 bizitzeko kakoak

MjAwNg==

  • 2.0ak lan egiteko etika bat du oinarrian: norbaitek zerbait egiten du oso interesgarria delako berarentzat eta interesgarria den hori besteekin elkarbanatu nahi duelako. Helburu lehenak ez dira lana eta dirua. Pasiotik sortutako emaitzak du zentzua, komunitate sortzailearentzat (ikuspuntu sozialetik) baliagarria izateko moduan.
  • 2.0ak bizitza ez du bizi bigarren mailako zerbait bezala, lana egin ondoren. Asteburua ez da asteari sobratzen zaion zerbait, jubilazioa ez da bizitzari sobratzen zaion zatia.
  • Ekonomia berrian (informazioaren jendartean) propietataren ideia berrindartu da. Enpresak euren helburuak lortzen saiatzen dira informazioa patentatuz: marka erregistratua, copyrigth-a… 2.0aren etikak irekian (open source edo iturburu irekian) jartzen du indarra, sarrera librean: Copyright > copyleft. Norbaitek zerbait sortu eta gainerakoen eskura jartzean, sorkuntza lana hobetzeaz gain balio soziala erantsiko diolako proiektuari. Beti ere bi betebeharrekin: garapena egiterakoan eskubide berak onartzekotan hurrengoari eta sortzaileen aitortza beti egitekotan
  • 2.0aren ikasteredua parte hartzailea da, norbaitek zerbait ikasten duenean besteei irakasten die, elkar aberastuz, elkar ikasiz, eredu irekien bidez, elkarlanean lortu daitekeena ikaragarria izan daitekeela sinetsita. Muga bakarra gure irudimena dela jakitun.
  • 2.0an sareko eskubideak onartu eta defenditu egin behar dira: askatasuna (adierazteko eta nahi den ibilbidea egiteko sarean) eta pribatutasuna.

Beraz, bizitza 2.0 bizi nahi dutenentzako:

  1. Lehen balioa pasioa da
  2. Bigarrena askatasuna (lan sortzailearen eta bizitzako pasioen artean)
  3. Hirugarrena komunitatearentzat balioa duten gauzak sortzea
  4. Laugarrena sorkuntzak besteek erabili, garatu eta proban jartzeko moduan uztea

Pasioa + balio soziala + sorkuntza = bizitza 2.0. Ez ote da eragiketa hori bizitza bizitzeko formula?

Irudia | Pekka Himanen liburu honetatik hartutako ideietan oinarritutako proposamena | DestinoLibro | Creative Commons By SA

La terre est bleue comme une orange