Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Pagotxa RZk

Uda hasi dugunez entsalada arin goxo bat asteburu honetarako. Bakailaoarekin beti ibili behar da adi gatz puntuarekin, egiaztatu egin beharko duzu gatz puntu egokian dela… On egin!

.

Bakailao eta piper erre entsalada

Osagaiak:

  • 2 Bakailao solomo
  • piper erre pote bat
  • letxuga berde eta more bana
  • tipulina
  • 3 baratxuri atal
  • laranja bat
  • oliba olioa
  • ozpina
  • gatza

 

Errezeta:

  1. Zartagi batean oliba olio koilarakada baten laguntzaz, baratxuri atalak gorritu.
  2. Zartagira, piper erre potea (bere ur eta guzti) gehitu eta su ertainean egosi.
  3. Bitartean, eltze txiki batean bakailaoa oliotan hondoratu eta su bizitan jarri.
  4. Bakailaoa irakiten hasten denean sutatik atera eta hozten utzi.
  5. Hozterakoan, eskuekin solomoak kontuz hautsi lauzak edo  zati zapalak lortuz.
  6. Laranja zuritu eta atal garbiak atera.
  7. Tipulina juliana finean moztu.
  8. Gopor edo ontzi borobil batean letxuga hostoak eskuekin zatitu, hauei tipulina gehitu eta gatza, oliba-olio eta ozpin puntuan jarri. (Hitzen bat ez baduzu ulertzen, gopor edo juliana, esate baterako, hiztegitxo bat ere badaukazu PAGOTXAren gainekaldean)
  9. Platera egiteko, oinarrian piper erre bero koilarakada bat ipini. Gainean, letxuga eta tipulina eskukada bat. Eta amaitzeko, bakailao lauza eta laranja atalak platerari itxura polita emanez.

 

Kasu!

Lagungarri moduan, gopor batean, bakailao azalak eta gustuko maionesa irabiahgailu baten laguntzaz eragin eta nahasketa honi oliba olio eta limoi azal birrindua gehitu.

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsaladaBakailaoa ondo gezatu behar da, gezatu gabea erosi ezkero, uretan ipini eta 8 orduro ura aldatu bakailaoak nahi den gatz puntua eduki arte. 24 lordu beharko dituzu gutxienez eta hobe duzu hozkailuaren barnean, azalez gora egitea.

Piper erreei mikatz puntua kentzeko, azukrea gehitu dakioke, baina aukeran, denbora apur bat gehiago sukaldatzearekin nahiko izan beharko luke.

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada
errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Potoko barazkien menestra

Asteburu honetan: Perretxiko nahaskia

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Pagotxa.eus

pagotxa

“Errezetak habia utzi duten zure moduko txorientzat”

   Geuria Merkatua denda  MAHALA

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!