Auto hegalaria asmatu dute

palv
palv

Europe BV du izena enpresak, eta aurkeztu duen prototipoak, 544 kilometro itzulinguruan egin dezake hegan. Aski da horretarako autoak daukan botoitxo bat sakatzearekin.

PAL-V deitu diote trasteari, Personal Air and Land Vechicle. 2012. urtean seriean egiteko moduan izango ei dira, baina lasai, ez da zuretzat izango: Europako trafiko lege guztiak aldatzen ez dituzten bitartean, soilik laguntza eta artatze zerbitzuek erabili ahal izango dute.

Gainera, bai, baduzu autoa gidatzeko baimena, baina aterata al daukazu hegan egitekorik?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.