Asteburu honetan: Potoko barazkien menestra

Asteburu honetan: Potoko barazkien menestra

Asteburu honetan , , osasuntsuago jateko edo barazkirik ez duzula jaten eta prestatzen esaten dizun hori gonbidatu eta ixilarazteko.

TxorieneOn egin!

Bestetik Hara! atzo emititu zen Pagotxa RZk errezetategiko sukaldari gazteak ETBko Zigor Iturrietaren Txoriene saioan egindako programa. Imanol Zubelzu eta Javi Riverok bi errezeta prestatu zituzten, bakailao eta piper erre entsalada eta aurretik zuekin elkarbanatutako txokolate eta intxaur browniea. Saioa osorik ikusi nahi baduzu egin klik alboko irudian.

.

Potoko barazkien menestra

Osagaiak:

  • 8 kontserbako alkatxofa
  • 2 patata
  • azenario egosi pote bat
  • kontserbako ilar pote bat
  • kontserbako kardu pote bat
  • 4 urdaiazpiko xerra (begetarianoi eta beganoek ez)
  • tipulin bat
  • baratxuri buru bat
  • gatza
  • oliba olioa

Errezeta:

  1. Kontserban ditugun barazki gutiak xukatu.
  2. Patatak zuritu eta zati txikitan moztu.
  3. Urdaiazpiko xerrak zerrenda txikitan moztu.
  4. Tipulina garbitu eta zati txikitan moztu.
  5. Baratxuri burua zati txikitan moztu, ondoren olio piskatetan sartu.
  6. Zartagin txiki batean oliba olioa jarri, patata zatiak estaltzeko adina. Berotzen denean patata zatiak gehitu eta bertan frijitu. Kolorea hartzen duten arte.
  7. Zartaginean oliba olio kolirakada bat berotzen jarri.
  8. Baratxuria gehitu zartaginera, gorritzen hasten denan tipulina gehitu eta guztia ondo landu
  9. Baratxuri eta tipulari urdaiazpiko zatiak gehitu.
  10. Akatxofa, azenario, kardu eta ilarrak zartaginera gehitu eta guztia batera egosten jarri, koilararekin kontuz irabiatu barazkiak puskatu gabe.
  11. Frijitutako patatak gehitu eta beroa dagoenean prest dago.

 

potoko barazkien menestra

Kasu!

Egosi edo poxaturiko arrautzekin lagundu daiteke errezeta. Pertsonako bat.

Garaiko barazki freskoekin egiteko aukera bada, errezeta egokitu daiteke, lehenik barazki bakoitza bere eran egosiz.

Ondoren prozedura bera egin.

Potoko barazkien menestra

errezeta gehiago…

Asteburu honetan: txerri saiheskia labean

Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea

 Asteburu honetan: ganbak baratxuritan

Pagotxa.eus

pagotxa

“Errezetak habia utzi duten zure moduko txorientzat”

   Geuria Merkatua denda  MAHALA

Asteburu honetan: Potoko barazkien menestra

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!