Asteburu honetan: Pasta tomate eta txorizoarekin

Pasta tomate eta txorizoarekin –

Pagotxa RZk - Pasta tomate eta txorizoarekin

Asteburu honetarako, pastarekin jarraituz pasta tomate eta txorizoarekin RZ, erraza, parranda osterako edo noiznahi jateko moduko RZ, gazteen sukaldean basikoa eta RZ aintzindaria, sabela betetzeko RZ xinple bat baina zerbait gehiago eman lezake ondo eginda. Pasta nola egosi azalpena ere hemen. Gozatu eta on egin!  🙂

Pasta tomate eta txorizoarekin

Pasta tomate eta txorizoarekin

Osagaiak:

  • 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
  • 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak
  • Tipulin handi bat
  • 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • Oliba olioa, 2 koilarakada handi
  • Txorizo fresko bat, dado txikitan moztua
  • Perrexil xehatua
  • Gatza eta azukre pixka bat

Pasta tomate eta txorizoarekin

Errezeta:

  1. Kazola batean olioa jarri eta su motelean tipulina eta baratxuriak frijituko ditugu, gatz pixka batekin. Ez ahaztu txorizo dadoak ere batera frijitzea. Ikusten badugu txorizoak koipe gehiegi askatzen duela, kendu egingo dugu tomatea gehitu baino lehenago.
  2. Orduan, 20ren bat minutu iraganik, tomatea gehituko dugu, gatz eta azukre pixka batekin, eta egin dadila dena su motelean tomateak bere zuku guztia atera arte, zaporea hartu arte. Horretarako, lurrundu egin beharko da askatzen duen ura. Gutxi gorabehera ordubete beharko dugu, su oso motelean betiere.
  3. Orduan pasta egosi berria eta xukatua gehituko dugu, eta tomatearekin eta txorizoarekin salteatu dadila.
  4. Perrexila par-par bota gainetik eta zerbitzatu.

Kasu!

Tomate saltsari, egiten ari denean, ezkai, oregano edo erromero adaxka bat botatzen ahal diogu, tonu misteriotsu eta kartsua iritsi dezan. Pasta gehitu baino lehentxeago, kendu egingo dugu adaxka hori, zaporea nahi baitugu, ez adaxka jan. Pasta nola egosi azalpena ere hemen.

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Haragi eta barazki lasagna

Asteburu honetan: Espagetiak bolognesa eran

Merkatua
Asteburu honetan: Pasta tomate eta txorizoarekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!