Anonymousek ‘Martxo beltza’ prestatu du kulturaren industriaren kontra

martxoaZineko, musikako eta ikus entzunezkoen industriako lobbyen kontra altxatzeko garaia heldu dela adierazi du Anonymousek; Sinde, SOPA eta PIPA legeek eta Megauploaden itxierak mugak besterik ez baitizkiote jartzen sareari. Hori guztiagatik, datorren martxoaren 1etik 31ra, “Martxo beltza” delakoa aldarrikatu dute, Interneteko askatasuna mugatu nahi dutenei zartada mingarria emateko. Nola? Industriaren diru sarrerak izoztuz eta urteko lehen txostena hondoratuz. Eta dena gure esku dagoela diote.

Sare sozialetan zabaldu duten komunikatuan, musikaren, zinearen eta ikus-entzunezkoen industriari boikota egitera deitu dituzte internet erabiltzaileak. Martxo osoan zehar, ez dugu disko bakar bat ere erosi behar, kanta bakar bat ere jaitsi behar, ezta zinera joan edota kopiarik jaitsi. Ez dugu DVDrik, bideojokorik, libururik edo aldizkaririk erosi behar.

2012ko martxoaren amaieran egiten da munduko lehen txosten ekonomikoa; beraz, martxo osoan zehar Anonymousek proposatutakoa betetzen badugu, min handia egingo diegu enpresa horiei eta mundu osoko gobernuen atentzioa nahitaez erakarriko dugula diote.

“Ez dugu internet zentsuratzen duen legearen alde dagoen industria bakar baten presioa ere onartuko”.

Twitterren zentsura

Horrez gain, Twitter boikoteatzearen alde egin du ‘hacktibisten’ talde anonimoak. Twitterrek tokian tokiko legeen araberako edukiak zentsuratuko ditu; hau da, erabiltzaileek ezingo dute nahi dutena esan. Lituanian ezingo da homosexualitateari buruz informatu Twitterrenz eta Nigerian, ezingo da Sharia, lege islamikoa, kritikatu.

Horregatik, gaur, urtarrilak 28, txoritxo urdinaren sare soziala ez erabiltzeko adierazi du Anonymousek.

 

Anonymous, PIPA, Sinde legea, sopa, Twitter, zentsura

UDAZKEN KOLOREAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude