Android darabilten sakelakoei eragiten dien birus bat aurkitu dute

MzA4OQ==

Android sistema eragilea darabilten sakelakoetatik jabearen baimenik gabe ordainketa bereziko “premium” zerbitzuetara SMS mezuak bidaltzen dituen SMS-troyar motako birus batek jotako lehen kasuak aurkitu dituzte Panda eta Kaspersky biruskontrako enpresek. Bideo fitxategiak irakurtzen dituen programa bat bailitzan aurkezten da birusa, baina erabiltzaileak balizko programa hori instalatzeko baimena ematen duenean, programaren ordez birusa instalatzen da telefonoan.

Luis Corrons, Panda konpainiarentzat birusak atzemateaz arduratzen den saileko langileak nabarmendu du orain arte Android sistema eragilerako programa espiak agertu izan badira ere, honakoa dela mezuak bidaltzen dituen eta erabiltzaileari kalte ekonomiko bat eragiten dion lehena. Hala ere, adierazi du kasu “bakar batzuk” baino ez dituztela aurkitu, eta ez dutela birusa asko zabaltzerik espero, erabiltzaileak programa instalatzeko bere baimena eman behar duelako.

Orain arte aurkitu diren kasuak Errusian aurkitu badira ere, aplikazio fidagarriak baino ez instalatzeko eta Android Market aplikazio zerbitzu ofizialetik ez datozen programekin kontu handiz ibiltzeko gomendioa egin die Googlek Androiden erabiltzaileei.

Hona hemen Android sistema eragilea darabilten telefonoen zerrenda:

  • HTC Dream, HTC Magic, HTC Tattoo, HTC Hero, HTC Dragon, HTC Legend, HTC Desire, HTC Salsa, HTC Tide, HTC Buzz, HTC EVO 4G, HTC Scorpion
  • Google Nexus One edo N1
  • Samsung i7500 Galaxy, Samsung i5700 Galaxy Spica eta Samsung i9000 Galaxy S
  • Sony Ericsson Xperia X10, Sony Ericsson Xperia X10 Mini LG GT360, LG GT540 Swift eta LG GW620 Eve
  • General Mobile DSTL1
  • Motorola Dext, Motorola Milestone, Motorola Backflip, Motorola Quench, Motorola Droid X
  • Orange Boston
  • Movistar IVY
  • Vodafone 845
  • Archos 5 Internet Tablet
  • Huawei Pulse, Huawei U8230, Huawei IVY eta Huawei U8110
  • SciPhone N19
  • Acer Liquid
  • GeeksPhone One
  • iPed
  • Altek Leo
  • Augen Genbook Neetbook, Augen Gentouch Tablet PC, Augen TheBook e-reader
Irudia | Android darabilen telefono bat | Tomsun | Creative Commons By SA