Aldizkako barauaren eraginkortasuna obesitatearen tratamenduan
Aldizkako barauaren eraginkortasuna obesitatearen tratamenduan –
Idoia Labayen Goñi Biologia Zientzietan doktore, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Saileko irakasle eta ELIKOS ikerketa taldeko buruak hitzaldia eskainiko du Bilboko Bidebarrieta Liburutegian ekainaren 14an, 19.00etan.
Pisua galtzea helburu duten metodoen artean aldizkako barauak zeresan handia eman du azken urteetan. Otorduak egunero ordu gutxi batzuetan egitea eta besteetan ez jatea oinarrian daukan metodoak sona handia lortu du gure gizartean. Hainbat pertsona famatuk elikatze errutina horren ustezko onurak goraipatu dituzte eta pisua galtzeko metodo eraginkor bezala aurkeztu dute.
Baina, zer esaten dute ebidentzia zientifikoek? Aldizkako barauaren inguruan aipatutako onurek oinarri zientifikorik daukate? Epe luzean jarraitu daitekeen obesitatearen tratamendu eraginkorra da?
Gizakien metabolismoa eguneko ordu batzuetan jateko diseinaturik dago, baina aktibitate orduak luzatu dituen gure bizi erritmoak hori zaildu du, batez ere kontuan izanda elikagaiak kontsumitzeko denbora tartea 12 ordu baino gehiagokoa dela. Hortaz, elikatze errutina horren bideragarritasunaren eta ustezko onuren inguruan hausnartzea ezinbestekoa da.
Horren inguruan hitz egingo du Idoia Labayen Goñi Biologia Zientzietan doktore, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Saileko irakasle eta ELIKOS ikerketa taldeko buruak Aldizkako barauaren eraginkortasuna obesitatearen tratamenduan hitzaldian (La eficacia del ayuno intermitente en el tratamiento de la obesidad).
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatuta Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barnean egingo da hitzaldia ekainaren 14an, asteazkena, 19.00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.
Sarrera librea izango da edukiera bete arte eta streamingez jarraitzeko aukera egongo da Bidebarrieta Kulturgunea kanalaren bitartez.
.
Hizlaria
Idoia Labayen Goñi Biologia Zientzietan doktorea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da Osasun Zientzietako Sailean. Horretaz gain, ELIKOS ikerketa taldeko burua da. Karolinska Institutuan (Suedia) eta Georgia Prevention Instituten (Georgia) ikertzaile bezala aritu da eta 200 artikulu baino gehiago argitaratu ditu hainbat ikerketetan parte hartu ondoren. Gaur egun Institute for Sustainability & Food Chain Innovation-eko (IS-FOOD) zuzendaria da.
.
ALDIZKAKO BARAUAREN ERAGINKORTASUNA OBESITATEAREN TRATAMENDUAN
Hizlaria: Idoia Labayen Goñi, Biologia Zientzietan doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea Osasun Zientzietako Sailean eta ELIKOS ikerketa taldeko burua.
Eguna: Ekainak 14, asteazkena.
Ordua: 19.00etan.
Lekua: Bidebarrieta Liburutegia (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo).
Aldizkako barauaren eraginkortasuna obesitatearen tratamenduan