GAITU, adimen artifizialak euskaraz hitz egin dezan

GAITU, adimen artifizialak euskaraz hitz egin dezan –

Puntu.eus-ek Sarean.eus atarian.

Euskararen presentzia eremu digitalean bermatzeko, GAITU izeneko egitasmoa jarri du martxan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS)Librezale elkartea eta euskalgintzako zenbait eragilerekin elkarlanean, euskarazko ahots-corpusa sortzen laguntzeko asmoz sortu dute GAITU.

GAITU, adimen artifizialak euskaraz hitz egin dezanAhotsak biltzeko Common voice izeneko egitasmo irekia erabiltzen ari dira. Mozilla fundazioak abiatutako irabazi asmorik gabeko ekimena da, kolaboratiboa eta orain masiboa bihurtu nahi dute. Datuen arabera, 105 hizkuntzatan hasiak dira sistema horren bidez ahots ekarpenak egiten, eta beste hainbatetan ere prestatzen ari dira.

“Batu ditzagun gure ahotsak” lelopean, euskal hiztunek aukera dute gaitu.eus atarian beren ahotsa grabatzeko. Zenbat eta ahots eta grabazio gehiago, orduan eta zabalagoa izango da teknologia berriek lantzeko izango duten datu eta materiala. Abenduaren 3a bitartean iraungo du kanpainak, eta Euskararen Egunarekin batera bukatuko da. Webgunea ezagutarazteaz gain, teknologia berrietan euskararen presentzia sustatzearen garrantzian azpimarra egiten du GAITUk eta hainbat egitasmo zehatz martxan jarri nahi dira. Donostian, esaterako, abenduaren 3aren bueltan, jendearen ahotsak grabatzeko maratoi handi bat egiteko plana dute. Eta antzeko egitasmo gehiago ere abiatuko dira. Horrela, euskarak testuinguru digitalean dagokion presentzia izango du, teknologia arloan duen erabilgarritasuna finkatuko du eta erabilera-eremuak handituko ditu.

Hizkuntza gutxituak ez daude enpresa teknologiko handien asmoetan, eta hiztunen komunitateek aparteko ahalegina egin behar dute hor toki bat egiteko, bide propioa eginez. Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Hori lortzera bidean, bi urratsetan egin dezakezu zure ekarpena. Gaitu.eus atarian sartuta, plataformak bi eginkizun proposatuko dizkizu:

  • Batetik, idatzita dagoen esaldi bat irakurtzeko aukera emango dizu, ozenki grabatzen den bitartean. Behin hori eginda, atariak beste esaldi bat proposatuko dizu eta gauza bera errepika daiteke nahi adina aldiz.
  • Beste aukera, beste hiztun batek grabatutako esaldi bat entzun eta hori ontzat ematea da.

Mundu digitalean ere euskaraz bizi gaitezen, batu ditzagun gure ahotsak teknologiak euskaraz hitz egin dezan!

GAITU, adimen artifizialak euskaraz hitz egin dezan

 

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude