Abian da Lansarean App: euskarazko lan aukerak eskaintzen dituen aplikazioa

Abian da Lansarean App: euskarazko lan aukerak eskaintzen dituen aplikazioa –

Bai Euskarari Elkarteak eskaintzen duen lan-atari erreferenteak lan bila ari diren profesionalei eta lana eskaintzen duten enpresei zuzenduriko aplikazioa estreinatu du.

Bai Euskarari Elkarteak euskaraz dagoen lan-atari bakarraren aplikazioa aurkeztu du: Lansarean App. 4.000 lan-eskaintza, 380 enpresa eta 2.800 erabiltzaile baino gehiago jaso ditu webguneak eta, oraingoan, tresna berriarekin, pauso bat harago eman nahi izan dute, ibilbide profesionala euskaraz garatu nahi duenari erraztasunak ematen jarraitzeko.

LansareanAbian da Lansarean App: euskarazko lan aukerak eskaintzen dituen aplikazioa bi publiko hauei dago zuzendua: alde batetik, enpresa, saltoki eta era guztietako entitateei, lan-eskaintzak zabaldu eta hautaketa-prozesuak arinago kudea ditzaten; eta, bestetik, lan bila ari diren pertsonei, euskarazko eskaintza profesionalak modu pertsonalizatu batean jaso eta hobekien egokitzen zaien lana topa dezaten. Bien kasuetan, Google Play eta App Store-n deskarga dezakete tresna berria, doan.

.

Lehen aukera, euskara. Lan aukera, euskaraz

Lana euskaraz bilatu, lana euskaraz eskaini eta euskaraz lan egin nahi duen komunitateari tresna eta baliabide berriak eskaini nahi zaizkie, haien behar eta lan-kudeaketa ohituretara egokiturik. Jakin badakigu gaur egun, pertsona gehienek aplikazio eta mugikorren bidez egiten dituztela Internet bidezko bilaketak, erreserbak, erosketak, etab. Hori horrela izanik eta “lehen aukera euskara, lan aukera euskaraz” kontzeptutik abiaturik, lan-eskaintzak euskaraz kudeatzeko aukera eskaintzen du aplikazio berriak.

2017an webgune berriaren zabalkundean Rober Gutiérrez-ek nabarmendu bezala, “euskara eremu sozio-ekonomikoan txertatzea eta erabiltzea funtsezkoa da egunerokoan normaltasunez aritzeko eta hizkuntzaren biziberritzerako. Lan munduan euskara sustatzeko urratsak ematen ari dira, baina erdara da nagusi oraindik ere enpresa eta lantoki gehienetan. Bestalde, hezkuntza-arloa euskalduntzeko egindako inbertsioak ez du segidarik izan arlo sozio-ekonomikoan. Gero eta gehiago dira euskaraz ikasi duten eta trebatu diren pertsonak, belaunaldi berriak prest daude euskaraz lan egiteko, baina, lan munduak horretarako aukera gutxi ematen die. Lan arloan euskaraz normaltasunez aritzeko baliabideak sortu eta garatu behar dira. Euskaraz lan egin ahal izateko ezinbesteko baldintza baita, pertsonak eta espazioak euskararekin betetzeaz gain, baliabideak eta tresnak ere euskaraz egotea eta horiek baliatzea”.

.

Aplikazio funtzionala

Hautagaia izan edo profesionala izan, lan eskaintzen kudeaketa erraza eta eraginkorra izateko diseinaturik dago aplikazio berria. Sektore anitzeko lan-eskaintzak jasotzen ditu atariak, interesen arabera pertsonalizatu daitezkeenak; aplikazioak, gainera, notifikazioak programatzeko eta eskaintzak ordenatzeko aukera ematen du; kudeatzeko sistema erraza dauka, eta hautagai-enpresa harremanetan jartzeko mezularitza aukera eskaintzen du. Horretaz gain, Lansarean-eko erabiltzaileei ibilbide profesionala euskaraz egiten laguntzeko helburuarekin, orientazio zerbitzua eman eta formakuntza agendaren berri ematen du.

.

Bai Euskarari, Ziurtagiri bat baino askoz gehiago

Lansarean Bai Euskarari Elkartearen proiektua da, arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko sorturikoa. Izan ere, Bai Euskarari Ziurtagiria-z gain, euskal komunitate profesionala sendotu eta hizkuntza integratzeko bideraturiko espazioak, baliabideak eta tresnak sortu eta garatzeko dihartu elkarteak, elkarlanean. Besteak beste, Enpresarean, Lansarean lan-ataria eta Lanabes, Araban Euskara Lanean dira martxan jarritako egitasmoak.


Abian da Lansarean App Abian da Lansarean App Abian da Lansarean App Abian da Lansarean App