Abian da GipuzkoaMatic, Foru Aldundiaren zerbitzu eta tresna digitalen bilgunea
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kultura eta Euskara Departamentuak bereziki aspalditik eskaintzen ditu hainbat webgune interneten, hala nola: Koldo Mitxelena Liburutegia, GipuzkoaKultura.net edo Gipuzkoa 2.0 programapean garatu direnak. Hala ere, azken urteotan Internet erabiltzeko moduak asko aldatu dira, eta aukera berriak sortu dira erabiltzaile izatetik parte-hartzaile izatera pasatzeko eta baita sortzaile edo editorea izateko.
Bloga sortu nahi al duzu?
Eta zure bloga entzun al duzu? Zure elkartearen edo enpresaren webgunea aberastu nahi al duzu?
Adibidez, B5M mapak integratuz?
GipuzkoaMatic-en Kultura eta Euskara Departamentuak sortzen, biltzen eta antolatzen dituen edukiak eta baliabideak aurki daitezke, lan hori errazteko.
Izan ere, Foru Aldundian esparru publikoko gaiak, publikoak izan behar direla uste baitugu.
Kultura eta Euskara Departamentuaren funtzionamendu eta jardunean bildu eta garatzen ditugun tresna zein zerbitzuak erabiltzaileek hobeto eta ahalik eta gehien ustiatzea da helburua, gardentasuna handiagoa eskainiz, eta euskararen informazioaren gizarteari garapen-pizgarri are handiagoa eskainiz:
- Foru Aldundia herritarren zerbitzura, baita Interneten ere (pauso bat aurrera egiten da herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko Legearen aplikazioan).
- Gobernu irekiagoa eta eskuhartzaileagoa.
- Inbertsio publikoa hobeto erabili eta berrerabiltzen da (“mapa suhiltzaileentzako garatu zen, baina turismorako ere aprobetxatu dugu”).
- Berrikuntza eta sormen digitalaren aldeko apustua.
- Gure inguruan, APIen aldeko apustua egiten duen lehen administrazioen artean.
Erreferentzia-puntu horri GipuzkoaMatic izena jarri dio Aldundiak eta www.gipuzkoa2.net/gipuzkoamatic helbidean ikus daiteke. Gune horretan Foru Aldundiak eta haren menpe dauden sozietate publikoek eskaintzen dituen zerbitzu digitalen zerrenda agertzen da: Garaturiko APIak, kontrataturiko lanen kodeak… prestaketa lanek aurrera egin ahala, eskuragarri jartzeari ekingo diogu.
Eta hau dena gobernuen datu irekiei buruzko Hiru Legeak kontuan hartuta:
- Ezin bada indexatu, ez da existitzen (Googlen aurkitu ezin bada, ez da existitzen ideiaren ondorioa).
- Formatu irekietan, edo ordenagailuak interpretatzeko moduko formatuetan (machine readable) eskuragarri ez badago, ez du jendea erakartzen.
- Lege-esparruak ez badu berrerabilpena onartzen, ez du efektu biderkatzailerik.
Gaurko egunean eskuragarri jarri ditugun tresnekin euskal garatzaile komunitateak zein tresna, garapen eta erabilpen egiten duen ikusteko irrikitan gaude.