50.000 euroko bloga

Aurreko agintaldian, kultura sailak dirutza hori ordaindu zion Errexal Kultur Zerbitzuak enpresari blog bat martxan jarri eta mantenu lanak egiteagatik.

50.000 euro ordaindu arren, lau kontratu egin zituztela dio El País egunkariak, lehiaketa publikoa ekiditeko.

Onuraduna Errexal Kultur Zerbitzuak enpresa izan zen. Bertan lan egin zuen egungo Arabako Biltzar Nagusietako EAJko bozeramaileak, Roberto Gonzalez Murok. Eta Iñaki San Juan, Leioako EAJko zinegotzi ohiak zuzentzen du enpresa.

Cybereuskadi atarian irakurri ahal izan dugu, blog bat sortzeak 1.000 eta 3.000 euro arteko kostua izan dezakeela, baina inolaz ere ez, 50.000 eurokoa.

Egun, ez da apenas ezertxo ere geratzen 50.000 euro horietatik. Bloga ez baitago martxan eta amaraunetik ezabatuta dago. Pantailaren irudi bat baizik ez omen da geratzen.

MjU3OA==

Irudia | Blog | zz | Creative Commons By SA
50.000 euro, bloga, blogger, EAJ, Jaurlaritza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude